Loaren Garrantzia Haur Hezkuntzan: Gida Praktikoa

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Lo Egiteko Eremuak Haurtzaindegietan

Lo egiteko eremuek osasungarriak izan behar dute. Haurtzarorako arreta-zentroek desberdintasun indibidualak eta eboluziozkoak jaso behar dituzte, eta eremuek eta ordutegiek behar horietara egokitu behar dute.

Lo egiteko eremuak babestuta egon behar du beste haur batzuen jardueratik. Logelaren dekorazioak lasaitasuna eta bakea transmititu behar ditu.

Garrantzitsua da kontuan izatea jarduera eta atseden-aldiek oso erlazio estua dutela: esna egoteko aldiak nolakoak, halakoak atseden-aldiak, eta alderantziz; ondo deskantsatuta, jarduerak egiteko gogo gehiago izaten da.

Lo Egiteko Materialak eta Ohiturak

  • Edoskitzaileen kasuan, logelak sehaskak izan behar ditu. Haur nagusien ikasgeletan ere haurrek deskantsatzeko aukera izan behar dute, hala behar dutenean.
  • Haurrak lo egiteko euskarriek (sehaska, koltxoneta edo etzaulkia) banakoak izan behar dute, ez elkarren artean trukatzekoak. Tapakiren bat izatea ere komeni da, izara edo mantaren bat, eta, jakina, aldian-aldian garbitu egin behar dira.
  • Lotarako, ezinbestekoa da oinetakoak kendu eta arropa eranztea.

Lo Egiteko Giroa eta Errutinak

Osasungarria izateaz gain, loak atsegina eta gozoa ere izan behar du. Erabiltzen diren estrategiek bat etorri behar dute haurren eboluzio-garapenarekin eta garapen afektibo-emozionalarekin.

  • Lotara joan aurreko jarduerek lasaiak izan behar dute.
  • Norbanakoaren errituak errespetatu behar dira (zerbait xurgatzea, kulunkatzea, objektuaren bat ukitzea, e.a.).
  • Haurrak esna dagoenean izaten dituen bizipenek ere eragiten dute loan.
  • Lo egiteko unea atsegina izan dadin, esnatzeak ere modu atseginean izan behar du.

Lo Egiteko Eremuaren Ezaugarriak

  • Haurrak lotarako eremua eta uneak ezagutu behar ditu.
  • Arreta horiek guztiak muturreraino eraman behar dira haurrak zentroan egiten dituen lehenengo egunetan, lotara joateko unea unerik zailenetako bat izaten baita; berarentzat guztiz berria den giroan sartzen lagunduko diolako.
  • Esandako horrek lo egiteko eremuarekin zerikusia duen beste alderdi garrantzitsu batera garamatza: haurrak ezagutzeko modukoa izan dadila lo-eremua, eta lo egiteko erabiltzen diren objektuak lo egiteko soilik erabili behar dira.
  • Garrantzitsua da lotara joateko unearekin zerikusia duen erritual bat sortzea.

Lo Egiteko Egoera Egokitua eta Autonomia

Lo egiteko egoerak egokitua eta egokigarria izan behar du. Garrantzitsua da errespetatzea haur bakoitzak lo hartzeko duen modua, haur bakoitzak behar duen lo-orduen kopurua eta bakoitzak izan ditzakeen zailtasunak. Haurrek gero eta autonomia gehiago hartuz joan behar dutela ere izan behar dugu kontuan.

Entradas relacionadas: