Lokomozio-aparatua: Eskeleto- eta Gihar-sistemak

Clasificado en Deporte y Educación Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,6 KB

Lokomozio-aparatua

Lokomozio-aparatua edo eskeleto- eta gihar-sistemari esker mugi dezakegu gorputza. Eskeleto-sistemak eta gihar-sistemak osatzen dute.

Eskeleto-sistema

Eskeleto-sistema hezurrek, giltzadurek eta lotailuek osatzen dute. Mugimenduan esku hartzeaz gain, beste funtzio batzuk betetzen ditu:

  • Gorputzari forma ematea eta haren pisuari eustea.
  • Barne-organoak babestea.
  • Kaltzioa eta fosforoa pilatzea.
  • Hezur-muinean odol-zelulak sortzea.

Gihar-sistema

Gihar-sistema eskeleto-giharrek osatzen dute. Tendoiek eta giharrek ere osatzen dute.

Sistemen banaketa

  • Eskeleto-sistema: Burua, enborra eta gorputz-adarrak.
  • Gihar-sistema: Aurreko barne-muskulatura, aurreko kanpo-muskulatura, atzeko barne-muskulatura eta atzeko kanpo-muskulatura.

Eskeletoa

Eskeleto axialak eta eskeleto apendikularrak osatzen dute.

Eskeleto axiala

Buruezurrak, aurpegiko hezurrak, kaxa toraxikoa eta bizkarrezurra osatzen dute.

  • Buruezurra: Frontala, parietalak, tenporalak eta okzipitala. Entzefaloa babesten du.
  • Aurpegiko hezurrak: Sudur-hezurra, goiko masailezurra eta beheko masailezurra (baraila). Zentzumen-organoak babesten dituzte.
  • Kaxa toraxikoa: Bularrezurra, benetako saihets-hezurrak (7), saihets-hezur faltsuak (3) eta saihets-hezur flotatzaileak (2). Organo handiak babesten ditu.
  • Bizkarrezurra: Lepoaldea (7 orno), bizkarraldea (12 orno), gerrialdea (5 orno), eskualde sakroa (5 orno soldatu) eta uzkornaldea (4-5 orno). Bizkarrezur-muina babesten du.

Eskeleto apendikularra

  • Sorbalda-gerrikoa: Klabikula eta omoplatoa edo eskapula.
  • Goiko gorputz-adarra: Besahezurra, kubitua, erradioa, karpoa, metakarpoa eta falangeak.
  • Pelbis-gerrikoa: Iliona, pubisa eta iskiona.
  • Beheko gorputz-adarra: Izterrezurra (femurra), belaunezurra, berna-hezurra (tibia), peronea, tartsoa, metatartsoa eta falangeak.

Hezurren ezaugarriak

Organo bizi eta gogorrak dira; kaltzioz, fosforoz eta kolagenoz eratuta daude.

Hezur laburrakHezur luzeakHezur lauak
Kubikoak edo biribilduak dira. Adibidez: ornoak eta karpo-hezurrak.Luzangak eta zilindrikoak dira; mugimendu-funtzioak dituzte. Adibidez: gorputz-adarretako hezurrak.Plaka formakoak, kurbatuak edo lauak dira; babes-funtzioa dute. Adibidez: omoplatoa eta buruezurreko hezurrak.

Hezur luzeen atalak

  • Hezur-ehun arola: Epifisian eta hezur gehienen barnealdean dago.
  • Hezur-muin gorria: Odol-zelulak sortzen ditu.
  • Hezur-muin horia: Ehun adiposoa da.
  • Hezur-ehun trinkoa: Kanpoaldean dago eta zurruntasuna ematen du.
  • Hazkuntza-kartilagoa: Metafisian dago; handik hazten dira hezurrak.

Giltzaduren sailkapena

Bi hezur elkarrekin lotzen dituzten egiturak dira.

  • Mugikorrak: Mugimendu handia ahalbidetzen dute. Osagaiak: giltzadura-barrunbea, likido sinobiala, kapsula sinobiala, giltzadura-kartilagoa, meniskoak eta lotailuak.
  • Erdi-mugikorrak: Mugikortasun mugatua dute (adibidez, ornoen artean). Ornoarteko diskoek talkak arintzen dituzte.
  • Finkoak: Hezurren arteko lotura oso sendoa da, sutura izenekoa (adibidez, sutura frontoparietala).

Eskeleto-giharrak

Banaketa anatomikoa

  • Buruko eta lepoko giharrak: Mimika-giharrak (frontala, sudurrekoak, bukzinatzaileak, irri-giharrak, orbikularrak), maseteroa eta esternokleidomastoideoa.
  • Enborreko giharrak: Bularreko gihar handiak, abdomeneko gihar zuzenak, trapezioak, bizkar-gihar handiak eta diafragma.
  • Gorputz-adarretako giharrak: Deltoideak, bizepsa, trizepsa, koadrizepsa eta ipurmasaileko giharrak.

Giharren egitura eta motak

Gihar-ehun ildaskatuz eratuta daude, faszikulutan antolatuta. Muturretan tendoi bihurtzen dira.

  • Triangelu formakoak: Zabalak dira (adibidez, bularreko gihar handia).
  • Fusiformeak: Ardatz formakoak (adibidez, bizepsa).
  • Orbikularrak: Zulo baten inguruan daude (adibidez, betazaletakoak).

Funtzionamendua eta Osasuna

Giharrak uzkurtzean eta erlaxatzean sortzen da mugimendua. Noranzko berean lan egiten dutenean agonistak dira, eta kontrakoan antagonistak.

Lokomozio-aparatuko arazoak

  • Osteoporosia: Hezur-masa galtzea.
  • Artritisa eta Artrosia: Giltzaduren hantura edo degenerazioa.
  • Gihar-kontraktura: Oharkabeko uzkurdura iraunkorra.
  • Zaintiratua, Lokadura eta Haustura: Kolpe edo mugimendu okerren ondorioak.
  • Disko-hernia eta Menisko-haustura: Bizkarrezurreko edo belauneko lesioak.

Ohitura osasungarriak

  • Dieta osasungarria eta orekatua izatea.
  • Jarrera egokia mantentzea.
  • Aldian-aldian ariketa fisikoa egitea.

Entradas relacionadas: