Lorenzo Milani eta Barbianako Eskola: Hezkuntza Ekarpenak

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,15 KB

Ordutegirik gabeko eskola

Milaniren berrikuntzen artean, ordutegirik gabeko eskola lortzea zegoen; bertan, eskolak asteko egun guztietan ematen ziren, larunbatak eta igandeak barne. Gainera, ez zegoen jai-egunik, eta haurrek udan ere eskolara joateko aukera zuten. Milanirentzat, denbora zen ikaskuntza hobetzeko tresnarik indartsuena.

Barbianan bizi ziren haur gehienak testuinguru ekonomiko eta kultural txiro batetik zetozen; horregatik, eskolak egunero ematen ziren hezkuntza egokia jaso zezaten, eskola baitzen hezkuntza jasotzeko leku bakarra.

Metodologia eta ebaluazio berritzailea

Bestalde, Barbianako eskolan eguneroko bizitzarako baliagarriak izango zitzaizkien jakintzak lantzen ziren. Hizkuntzek pisu handia zuten, eta teknika audiobisualak erabiltzen ziren horiek irakasteko, hala nola gramofonoa. Klase-orduak berritzaileak ziren beti.

Irakasle honek ebaluazio tradizionala baztertzen zuen. Milaniren ustez, notek eta azterketek ez zuten balio; aitzitik, egunerokotasunean baliagarriak izango ziren probak egiten zizkien. Eskola honetan ez zen mailarik errepikatzen; aitzitik, ikasle guztien erritmoa errespetatzen zen, haien motibazioa sustatuz. Hori modu egokian gerta zedin, ikasleen arteko kooperazioa eta elkarlana bultzatzen zen. Gainera, Barbianan, ikasle nagusiagoek txikiei eskolak ematen zizkieten, bata bestearengandik ikas zezaten.

Ondorioak

Bukatzeko, Lorenzo Milanik hezkuntza-arloan egin zituen ekarpen nagusiak nabarmendu nahi ditugu:

  • Aniztasuna: Banakako irakaskuntza erabiltzen hasi zen, ikasle guztien ongizatea bermatzeko.
  • Autonomiaren lanketa: Etorkizunari begira, ikasleak era autonomoan jarduteko hezten zituzten, baita gizartearen aurrean jarrera kritikoa izateko ere. Solerrek (2013:2) dioen bezala: "Yo voy a ella porque nos enseña a pensar con nuestra propia cabeza".
  • Kooperazioa eta talde-lana: Gaur egun, metodo hau gero eta eskola gehiagotan praktikan jartzen ari da. Honek besteen iritziak entzuten eta errespetatzen, eta elkarbizitzen laguntzen digu.

Entradas relacionadas: