Lotura Kimikoak: Motak eta Ezaugarriak

Clasificado en Química

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,82 KB

Lotura Kimikoa: Atomoak Elkartzeko Indarra

Gas nobleak izan ezik, atomoak lotura kimiko bidez elkartzen dira elkarrekin, egoera energetiko egonkorragoa lortzeko. Lotura horri esker, atomoek energia gutxiago dute elkarrekin loturik daudenean bananduta egonda baino. Lotura kimikoa atomoen edo atomo taldeen artean eragiten duen indar bat da, atomoak elkarri loturik mantentzen dituena.

Lotura Metalikoa

Metalak dira sistema periodikoko elementurik ugarienak. Lotura metalikoa metalen atomoen artean eratzen da. Atomo metalikoek elektroi gutxi izaten dute beren azken maila elektronikoan, eta nukleoak ez ditu asko erakartzen; horregatik, galtzeko joera dute. Adibidez, sodio atomoek elektroi bakarra dute beren kanpoaldean, eta gas noble baten konfigurazio elektronikoa eskuratzeko galdu egin behar dute.

Lotura Ionikoa

Lotura ionikoa elementu metaliko eta ez-metalikoen artean eratzen da, eta anioiak txandaka dituen kristal bat sortzen du. Lotura ionikoa, elektroiak galtzearen eta eskuratzearen ondorioz sortutako katioi eta anioien arteko erakarpen elektrostatikoak osatzen du.

Lotura Kobalentea

Lotura kobalentea elektroiak partekatzen dituzten atomo ez-metalikoen artean eratzen da. Atomoak lotura kobalente bidez elkartzen direnean, bi egitura oso desberdineko substantziak sor daitezke: molekulak edo kristalak. Substantzien propietateak, neurri handi batean, beren egitura molekularraren araberakoak dira.

Substantzia Kobalente Molekularrak

Molekula bat atomo kopuru mugatu batek elkartzearen ondorioa da. Substantziak bi motatakoak izan daitezke:

  • Substantzia bakunak: elementu beraren bi atomo edo gehiagoz osatuak.
  • Konposatuak: atomo desberdinez osatuak.
Molekularteko Indarrak

Bi indar edo lotura molekularteko daude: Van der Waalsen indarrak eta Hidrogeno loturak. Substantzia kobalente molekularren propietateak ulertzeko, kontuan hartu behar da substantzia molekularrak bata bestetik independenteak diren molekulez osatuta daudela. Molekula horiek elkarri loturik mantentzen dituzten indarrak ahulak dira. Beraz, substantzia horien egiturak erabakitzen ditu haien propietateak.

Substantzia Kobalente Kristalinoak

Substantzia kobalentez eratutako bi kristal mota daude:

  • Kristal molekularrak: substantzia molekularrak beren urtze-puntutik beherako tenperaturan daudenean eratzen dira, hau da, molekulak izoztuta daudenean.
  • Kristal atomikoak edo kristal kobalenteak: giro-tenperaturan eratzen dira. Gainera, oso urtze-puntua altua dute; horixe da diamantearen eta grafitoaren kasua, biak karbono atomoz soilik osatuak, baita kuartzoarena ere, silizio eta oxigeno atomoz osatua.

Entradas relacionadas: