Ludwig Wittgenstein: Logika, Hizkuntza eta Bizitza

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,9 KB

Ludwig Wittgensteinen Bizitza eta Pentsamendua

Gizon Polifazetikoaren Biografia Laburra

Ludwig Wittgenstein gizon polifazetikoa izan zen, hainbat lanbide izan baitzituen. 1889. urtean jaio zen Vienan, kristautasunera bihurtzen saiatu zen judu familia aberats batean.

Ingeniaritza ikasi zuen, eta logika eta matematika asko gustatzen zitzaizkion. 1914. urtean armadan sartu zen. Lau urte geroago, italiarrek kontzentrazio-zelai batean sartu zuten lau hilabetez. Bertan amaitu zuen bere libururik ezagunena: Tractatus Logico-Philosophicus.

Maisu eta Lorazain: Esentziaren Bilaketa

Maisu gisa aritu zen, hizkuntza nondik sortzen den ikasteko helburuarekin, eta benetako gizakiaren esentzia aurki zezakeela pentsatuz. Bere xedea lortu ezinik, magisteritza utzi eta lorazain-laguntzaile gisa lan egin zuen.

Tractatus-a tesi doktoral baten moduan aurkeztu zuen Cambridgen. Beste lan garrantzitsu bat Ikerketa Filosofikoak da.

Filosofia, Etika eta Zalantzagarritasuna

Wittgensteinentzat, logika, estetika eta lengoaiaren kritikak zuzeneko erlazioa zuten. Zalantzagarritasuna adierazten zuen gauza guztietan, bai filosofian, bai bere izaeran. Filosofoen arazoak konpontzen saiatu zen, bere ustez hizkuntzan agertzen zirenak.

Filosofia salbatu zezakeela deskubritu zuen, baina bere buruaren mespretxuak erotasunera eraman zuen. Bere ustez, existentziaren egintza ezin da modu logiko batez justifikatu; ulertzeko, artera, erlijiora eta etikara jo behar dugu. Geroko filosofian, bakartasunaz, minaz eta zalantzaz arduratu zen inplizituki.

Testuinguru Historikoa eta Mugimendu Analitikoa

XX. Mendeko Korronteak eta Viena

Wittgensteinen garaian gertakari azkarrak eta konplexuak gertatu ziren: gizakiak zientzian eta teknologian egin zuen aurrera, eta potentzia handiaren kontzeptua sortu zen. Wittgenstein vienar aberatsa zen, eta Viena etengabeko tentsioan bizi izan zen, intelektualengan etsipena sortu zuena.

XX. mendean korronte filosofiko batzuk sortu ziren:

  • Marxismoa
  • Existentzialismoa
  • Bitalismoa
  • Mugimendu Analitikoa

Hizkuntza-Arazoa Filosofiaren Oinarri

Wittgenstein azken mugimendu honetan kokatu behar dugu. Honetan hizkuntzaren alderdi logikoak aztertuko dira, sorburua logikan dagoelarik. Jarrera analitiko hau hizkuntzan aplikatzen joango da.

Batzuen ustez, enuntziatu metafisikoak baztertu egin behar dira, faltsuak direlako, eta zientifikoak bakarrik hartu behar dira baliozkotzat, froga zientifikoa gainditzen dutelako. Mugimendu honen arabera, ez dago arazo filosofikorik, hizkuntza-arazoa baizik.

Hizkuntzaren azterketa erabili zuen arazo filosofikoak gainditzeko. Eragin hau bi ataletan bereizi dezakegu:

  1. Tractatus Logico-Philosophicus (Lehen Wittgenstein)
  2. Ikerketa Filosofikoak (Bigarren Wittgenstein)

Entradas relacionadas: