Lupa eta Kamera: Optika eta Funtzionamendua

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,68 KB

Lupa: Deskribapena eta Funtzionamendua

  • Lupa lente konbergente bat da, objektuak handiago ikusteko erabiltzen dena.
  • Objektu txikiak handiago ikusteko begirantz hurbiltzen ditugu, baina puntu hurbilaren existentziak (25 cm) hurbilketa hori mugatzen du, eta ezin dugu gehiago hurbildu.
  • Luparen bidez, objektua puntu hurbilean baino gertuago koka dezakegu.
  • Lente konbergente batek lupa moduan funtzionatzeko, objektua lentearen fokuaren (F) eta lentearen artean kokatu behar da.

Eskema: Irudien Eraketa Luparekin

  • Eskema optikoan ikusten denez, irudia birtuala (alegiazkoa), handiagoa eta zuzena (zutik) da.
  • Objektua lentearen eta fokuaren artean egon behar da.

Handipena eta Ahalmen Anplifikatzailea

Luparen handitze-ahalmena bi angeluren arteko zatidura da:

  • MA: Emendio angeluarra edo botere anplifikatzailea: φ / φ0

Non:

  • φ: Objektua lupaz ikustean, fokuan kokaturik, dagokion angelu bisuala.
  • φ0: Objektua luparik gabe ikustean, puntu hurbilean kokaturik, dagokion angelu bisuala.

Angelu txikiak direnean:

Non:

  • f: Luparen distantzia fokala (m)
  • P: Luparen potentzia (dioptriak)

Argazki-kamera: Deskribapena eta Osagaiak

Argazki-kamera objektuen irudi txikiagoak ateratzeko aparailua da.

Funtsezko elementuak hauek dira:

  • Gorputza: Kamera iluna da.
  • Objektiboa: Lente konbergente bat.
  • Pelikula: Film sentikorra, kameraren atzealdean, irudiak inpresionaturik gera daitezen.
  • Diafragma: Elkarren gainean ezarritako xaflatxo metalikoen eraztun bat, objektiboaren diametroa eta pelikulara heltzen den argia erregulatzeko.
  • Obturadorea: Aparailu bat, diafragma zenbat denboratan dagoen irekita kontrolatzeko.

Argazki-kameraren funtzionamendua gure begiarena bezalakoa da: objektiboa gure kristalinoa izango litzateke, eta pelikula gure erretina.

Eskema: Irudien Eraketa Kamerarekin

  • Objektuaren posizioa distantzia fokalaren bikoitzean baino urrunago dago.
  • Eskema optikoa:
  • Irudia: erreala, txikiagoa eta alderantzizkoa.

Fokatzea: Irudia ondo ikusteko, pelikula dagoen lekuan eratu behar da.

Arazoa: Distantzia ezberdineko objektuen irudiak distantzia ezberdinetan eratzen direnez, motor bat behar da lentearen (objektiboaren) eta pelikularen arteko distantzia aldatzeko.

Entradas relacionadas: