Luparen funtzionamendua

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2 KB

LUPA

Lente konbergentea, objektua berez duen tamaina baino handiagoa ikusteko. Objektu txiki bat zehazki ikusteko begirantz hurbiltzen dugu. Puntu hurbila mugatzen du objektua nitido ikusteko ahalmena. Luparen bidez objektua puntu hurbila baino hurbilago koka dezakegu._


Irudiaren Eraketa Luparekin Objektua lentearen eta fokuaren artean kokatzen bada irudia alegiazkoa zuzena eta handiagoa izango da. Begia, lentearen atzetik, fokua eta lentearen artean jartzen da._


Handipena Luparen handipen ahalmena 2 angeluen arteko zatidura da. Lupaz ikustean dagoen angelu-bisuala   eta puntu hurbileko angelu-bisuala  .



IKUSMENAREN AKATSAK


-Miopia:  Ondo fokatzen duti objektu hurbilak baina ez urrunekoak. Urruneko puntua distantzia finitura dauka. Sistema optiko konbergenteegia delako gertatzen da. Irudiak ez dira erretinan eratzen aurreko puntu batean baizik. Zuzentzeko lente dibergenteak erabiltzen dira._ -Hipermetropia: Hurbileko puntu normala dena (25cm) baino urrunago dago. Kristalinoa ez da behar den bezain konbergentea edo begi-globoa laburregia da, horregatik irudia erretinaren atzean eratzen da. Zuzentzeko lente konbergenteak erabiltzen dira._ -Presbizia: Bista nekatua deritzo. Begiak egokitzapena lortzeko gaitasuna galtzen du. Zuzentzeko lente konbergenteak._ -Astigmatismo: objektu puntualek ez dute irudi bakarra sortzen. Kristalinoa edo kornea  erabat esferikoak ez direnean sortzen da. Zuzentzeko norabide perpendikularretan kurbadura-erradio desberdinak dituzten lenteak.

Entradas relacionadas: