Lur Sistema, Modelo Zientifikoak eta Forresterren Diagrama

Clasificado en Psicología y Sociología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

Lur Sistema

  • Lurra oso sistema konplikatua da.
  • Subsistema konplexuez osatuta dago:
    • Geosfera
    • Atmosfera
    • Hidrosfera
    • Biosfera
  • Subsistema hauek guztiz erlazionatuta daude elkarren artean.
    • Materia eta energia etengabe pasatzen dira batetik bestera.
  • Lur sistemaren kanpo muga lausoa da (atmosferaren kanpo muga, ordea, zehatza da).
  • Lur-sistema irekia da: beste sistemekin (bere ingurumenarekin) materia eta energia elkar-trukatzen ditu:
    • Kanpo-espazioarekin
    • Eguzkiarekin
    • Ilargiarekin
  • Lurraren eta bere ingurumenaren arteko eraginak: adibideak.

Modeloak

Sistema naturalak (errealak) aztertzeko eta ulertzeko oso zailak dira, arrazoi hauengatik:

  • Oso konplexuak dira.
  • Oso handiak edo txikiak.
  • Oso prozesu luzeak edo laburrak.

Horiek aztertzeko eta ulertzeko, modeloetara jotzen da.

  • Modelo bat sistema erreal baten irudikapen sinplifikatua da.
  • Eskala espaziala eta tenporala egokitzen dira.
  • Modeloetan, sistema errealetan eragiten ari diren aldagaiak murrizten dira.
  • Kontuan hartzen diren aldagaiak manipula daitezke, benetako sistemak hobeto ulertzeko.
  • Modeloak sistema erreala ahalik eta leialen irudikatu behar du.

Modelo Analogikoak

Modelo fisikoak dira, hala nola:

  • Marrazkiak
  • Maketak
  • Eskemak

Modelo Digitalak edo Zenbakizkoak

  • Zenbakitan kodetuta daude, ekuazioen bitartez.
  • Horrek informatikoki tratatzeko aukera ematen du, lotutako informazioa hobetuz.

Modelo Irudikapena

Bi mota nagusi daude:

  • Kutxa beltzeko modeloak
  • Kutxa zuriko modeloak

Kutxa Beltzeko Modeloak

  • Sistema kutxa gisa irudikatzen da, eta horren barruan “ez dugu begiratzen”.
  • Sarrerei eta irteerei bakarrik erreparatzen diegu (adibidez, Lurra).

Kutxa Zuriko Modeloak

  • Sistema kutxa bat bezala irudikatzen da, non barrualdean behatzen dugun.
  • Honako hauei erreparatzen diegu:
    • Sarrerak eta irteerak
    • Osagaiak eta azpisistemak
    • Haien arteko elkareraginak
  • Adibidez: uraren klima, ekosistema.

Forresterren Diagrama

  • Modelo analogiko oso sinpleak irudikatzeko modua da.
  • Sistema baten aldagaien arteko kausazko erlazioetan oinarritua dago.
  • "Kausa" eta "eragina" aldagaiak irudikatzen dira.
  • Aldagaiak gezien bitartez erlazionatzen dira.
  • "Kausa" "eragina"ren aurretik doa.

Kausazko Erlazio Motak

Kausazko erlazioak bi motatakoak izan daitezke:

Erlazio Zuzenak

  • Bi aldagaiak zentzu berean aldatzen dira.
  • "Kausa" aldagaia handitzen den heinean, "efektua" aldagaia ere handitzen da.
  • "+" ikurrarekin irudikatzen da.

Erlazio Alderantzizkoak

  • Bi aldagaiak kontrako noranzkoan aldatzen dira.
  • "Kausa" aldagaia handitzen den heinean, "efektua" aldagaia txikitzen da.
  • "-" ikurra erabiltzen da.

Erlazio Sinpleak

  • Normalean bi aldagai baino gehiago daude.
  • Haien arteko erlazioak jarraiak dira, bata bestearen ondoren.
  • Kate moduko eskemak osatzen dira.

Erlazio Konplexuak edo Feedback Begiztak

  • Aldagai batek katean lehenago kokatutako beste bati eragiten dionean agertzen dira.
  • Kasu hauetan, eskeman begiztak sortzen dira.

Entradas relacionadas: