Lurralde Diagnostikoa eta Plangintza: Kontzeptuak eta Teknikak

Clasificado en Medicina y Ciencias de la salud

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB

Lurralde Diagnostikoa: Oinarrizko Kontzeptuak

Harrera Ahalmena

Inguru fisikoak giza jarduerekiko duen erlazioa da, harrera ahalmenaren bidez adierazten dena. Egokitasun mailari dagokio, inguruaren auskortasuna eta potentzialtasuna dela medio egin daitekeen erabilpena.

Inpaktua

Jarduera batek inguruan eragiten duen ondorioa edo aldaketa. Jarduerari atxikia bada ere, bere garrantzia inguru hartzailearen arabera dago (bere kalitatea eta urrakortasuna). (Adibidez: inpaktu ekologikoa, bisuala edo giza-ekonomikoa).

Hauskortasuna

Hondatzeari suszeptibilitatea. Lurraldeari eta bere osagaiei atxikia.

Gaitasuna

Lurraldearen egokitasuna edo harrera antolatu beharreko aktibitateentzat.

Kalitatea

Lurralde baten berezitasuna ez aldatzeko gaitasuna. Baloreak: berezitasuna, bitxitasuna, aniztasuna, urruntasuna... (Balore naturalak, produktiboak, kulturalak, etab.).

Diagnostiko Osatua

Kontzeptua

Lurralde sistemaren interpretazioa da. Diagnostiko sektorialak bateratzen ditu.

Elementuak

  • Eguneko lurralde eredua.
  • Arazoen diagnostiko osatua.
  • Potentzialtasunaren diagnostiko osatua.
  • AMIA analisia.

Arazoen Diagnostiko Osatua

Sistemaren edo atal baten funtzionamendurako egoera ezkorrak edo ezegokiak. Kontzeptu erlatiboak, oso anitzak eta konplexuak dira. Hierarkizatu eta harremanatu behar dira.

Potentzialtasunen Diagnostiko Osatua

Elementuak

Harrera ahalmena eta lurralde baliabideak:

  • Naturalak.
  • Giza ingurukoak.
  • Eraikitakoak.
  • Kokapenekoak.

AMIA Matrizea (SWOT Analisia)

Ahultasunak eta Mehatxuak / Indarrak eta Aukerak.

Aurreikuspena

Azterketa historikoan eta gaur egungo egoeran oinarrituta (arazoak eta potentzialtasunak), etorkizun bat edo batzuen aurreikuspena egiten da. Suposizioetan oinarrituta dago: nola haziko da populazioa, nola izango dira gizartearen ohiturak, nola izango da ekonomia, etab. Eredu matematikoak erabiliz, aldagaiak etorkizunerantz proiektatzen dira.

Aurreikuspen Teknikak

Agertokiak

Etorkizuneko egoera baten deskripzioa, ditugun aldagaiak kontuan hartuta. Nahi den etorkizuna ezagutzen bada, hori lortzeko ekimenak ezagutu daitezke.

Motak
  • Joerazkoa: Gerta daitekeena, sisteman esku hartzen ez bada.
  • Hobezinena: Bitartekoen murrizketarik ez badago.
  • Konpromisuzkoa: Bideragarriena, sistemaren egoerak kontuan hartuz.

Adituei Kontsultak

  • Lan tailerrak: Aditu askoren aldi bereko harremana (brainstorming).
  • DELPHI metodoa: Adituei kontsultak, anonimoak. Bateratasuna bilatzen da. Luzea izan daiteke, bertan behera uzteko arriskuarekin.

Entradas relacionadas: