Lurraren Barne Dinamika: Konbekzioa, Plaken Tektonika eta Egitura Geologikoak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,41 KB

Fluidoen Konbekzioa eta Lurraren Barne Egitura

Fluidoak berotzean egonkortasuna galtzen dute. Dentsitatea galduz goraka doaz, eta dentsitatea hartuz beheraka. Nukleo metalikoak dentsitate handiagoa du mantu harritsuak baino, eta horregatik ez dira nahasten, nahiz eta biak konbekzioan egon.

  • Lur magnetismoa: Kanpo-nukleoko burdina likidoa astintzen duten konbekzio-korronte bortitzen eraginez sortzen da.
  • Kontinenteen higidura: Lurraren mantuan sortzen diren konbekzio-higidurek eragiten dute.
  • Bolkanismoa: Mantuaren oinarritik lurraren gainazalerako bero-garrek sortu dituzte gure planetako mendikate bolkaniko aktiboenak: dortsal ozeanikoak.
  • Sismikotasuna: Kontinenteen eta ozeano-hondoen higidurek haustura handiak sortzen dituzte litosferan.
  • Material-bereizketa: Mantua etengabe higitzen denez, dentsitate txikia duten materialak gainazalera igotzen dira, eta handik ezin izaten dira berriro hondoratu.

Egitura Geologiko Garrantzitsuak

  • Gandor termikoa: Material harritsu beroko zutabeak dira, eta mantuaren oinarritik gainazaleraino igotzen dira. Gainazalean, bolkanismo handiko eremu bat sortzen dute: gune beroa.
  • Solifluxioa: Itxuraz solidoa izan arren, oso fluido likatsua izango balitz bezala, pixkanaka jaria daitekeen materialaren portaera da.
  • Dortsal ozeanikoak: Oso azal mehea eta hautsia duten mantuko sumendi-eremu aktiboenak dira.
  • Rift: Dortsal ozeanikoen erdian geratzen den harana da, eta bertan bolkanismo handia dago. Rifta hausten denean, faila eratzen da.
  • Goi-ordoki garaiak: Litosferaren azpian gandor termiko batek eragindako presioaren eraginez altxatutako ordoki zabalak dira (Islandiaren azpian).

Uhartedi Bolkanikoak eta Sumendi Erraldoiak

Uhartedi bolkanikoak: Litosfera ozeanikoa mehea denez, azpian gandor termiko bat jartzen zaionean, litosfera ozeanikoa ere sabeldu egiten da, baina bolkanismoa azkar agertzen da eta uhartedi bolkaniko bat sortzen du.

  • Zergatik ez dira sumendi erraldoiak eratzen ozeanoetan? Litosfera ozeanikoko gune bero baten bolkanismoak basalto-bolumen handia jariatzen du, baina ezin da eratu sumendi erraldoirik, Lurrean plakak higitzen ari baitira eta ez baitira geldirik egoten gandor termikoaren gainean.
  • Non metatzen da materiala? Lehenengo, Repetti etenean geratzen dira. Behin behar adinako dentsitatea lortzen dutenean, behe-mantuan hondoratzen dira.

Subdukzioa eta Subdukzio Eremuen Ezaugarriak

  • Subdukzioa: Litosfera ozeanikoak hondoratzea eta beheranzko konbekzio-korronteak sortzea.
  • Subdukzio-eremuen ezaugarriak:
    1. Ozeanoetan daude.
    2. Gaineko plaka ozeanikoa edo kontinentala izan daiteke.
    3. Hondoratutako plaka (ozeanikoa) tolesten den tokian, fosa ozeaniko sakon eta luze bat sortzen da.
    4. Fosa ozeanikoan, sedimentu-geruza lodi bat osatzen da.
    5. Sedimentuak gaineko plakari itsatsita geratzean, akrezio-prisma osatzen dute.
    6. Sismikotasun handiko tokiak dira.
    7. Bolkanismoa egoten da.
    8. Orogeno bolkanikoa sortzen da, gaineko plaka loditzean, azpiko plakak bultzatuta.

Orogenoak eta Harrien Deformazioak

  • Orogenoak: Mendi-lerrokadurak dira. Subdukzio-eremuekin eta plaken higidurekin lotuta dago sorrera. Mota desberdinak daude: uharte-arkuak, orogeno termikoak, talka-orogenoak eta plaka barneko orogenoak.
  • Deformazio elastikoa: Ez da behin betikoa. Harriak astinaldi bortitza jasotzean deformatzen dira, baina gero hasierako formara itzultzen dira.
  • Deformazio plastikoa: Harriak tolestu egiten dira eta ez dira lehengo formara itzultzen.
  • Haustura: Harriak hautsi egiten dira ezin dutelako deformazio-indar gehiago jasan.

Tolesturak eta Beraien Atalak

  • Tolesturak: Harrien deformazio plastikoak dira.
  • Txanga: Geruzek kurbadura handiena duten zatia.
  • Aldea: Txangaren bi aldeetan dauden zatiak.
  • Nukleoa: Tolesturaren erdiko zatia.
  • Plano axiala: Irudizko plano bat da, eta tolesturaren simetria-planoa da.

Entradas relacionadas: