Lurraren Barne-Egitura eta Dinamika Geologikoa
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,64 KB
Gaia: Failak eta Uhin Sismikoak
- Faila: Blokeen desplazamendua eragiten duen harrien haustura da.
- Etenunea: Bi material multzoen artean dagoen banaketa-gainazala da, uhin sismikoak islatzeko eta errefraktatzeko duten gaitasunaren arabera definitua.
- Hipozentroa: Gune sismikoa da; lurrikara edo mugimendu sismikoaren lur barneko sorgunea.
- Epizentroa: Lurraren gainazalean lehendabizi ukitzen duen puntua da, eta hipozentroarekiko bertikalean dago.
Gaia: Eredu Geodinamikoak
Lurraren barne-egitura aztertzeko bigarren eredua da. Eredu geodinamikoak oinarritzat hartuta, geruzak zer egoeratan dauden eta zer propietate mekaniko dituzten aztertzen da, beren presio eta tenperaturei erantzuteko.
Lurraren Geruza Geodinamikoak
- Litosfera: Goi-mantuko zatirik kanpoaldekoena lurrazalari hertsiki lotuta dago, eta litosfera izeneko egitura zurrun bat osatzen dute elkarrekin. Bi litosfera mota daude: ozeanikoa eta kontinentala. Litosfera azpiko mantuko higiduren bitartez, litosfera plaka litosferiko izeneko bloke handietan zatituta dago. Bi prozesu nagusi bereizten dira: plaken tektonika eta doikuntza isostatikoa.
- Astenosfera: Geruza plastiko bat da eta fluido gisa jokatzen du.
- Mesosfera: Behe mantua hartzen du, 670 km-ko sakoneratik hasi eta D" geruzarainoko zatia. Solido dagoen arren, fluido gisara mugi daiteke. Subdukzio-eremuetako plaka litosferiko hotzei behera egiten uzten die eta D" geruzako magmari gora egiten.
- D" Geruza: Planetako eremurik dinamikoenetako bat da eta noizean behin gandor termikoak askatzen ditu; hau da, litosferara iristen diren eta hura zulatzen duten magma-luma bero-beroak. Gandor termikoen eraginez, jarduera bolkaniko handiko gune beroak sortzen dira.
- Endosfera: Nukleo osoa hartzen du. Konbekzio-korronteek bero hori D" geruzara kanporatu eta han metatzen dute. Konbekzio-korronte horiek sortzen dute Lurraren eremu magnetikoa.
Gaia: Litosferako Higidura Bertikalak
Litosfera zurruna litosfera azpiko mantuaren gainean flotatzen dago isostasia izeneko flotatze-oreka baten bidez. Litosferaren gaineko pisua areagotzeak litosfera hondoratzea eragin dezake; fenomeno horri subsidentzia esaten zaio.
Gaia: Alfred Wegener eta Higidura Horizontalak
Alfred Wegener meteorologoak, XX. mendearen hasieran, higidura horizontalei buruzko formulaziorik garrantzitsuena egin zuen.