Lurraren Barne-Egitura eta Fenomenoak: Gradiente Geotermikoa, Bolkanismoa, Lurrikarak eta Gehiago

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,49 KB

Gradiente Geotermikoa

Gradiente geotermikoa tenperaturak Lurraren gainazaletik barrualdera duen hazkundea da. Gainazaletik hurbil, gradientea 30 ºC ingurukoa da, sakonerako kilometro bakoitzeko.

Lurraren Barneko Fenomenoak

Bolkanismoa

Bolkanismoa Lurraren barruan urtutako harriak gainazalera irtetea eragiten duen fenomenoa da.

Lurrikarak

Lurrikarak lurrazalaren mugimendu zakarrak eta laburrak dira.

Kontinenteen Jitoa

Kontinenteen jitoa kontinenteen higidura horizontalak eta motelak dira. Ipar Amerika eta Europa hiru milimetro urruntzen dira urtero elkarrengandik; horren ondorioz, Ozeano Atlantikoa handiagoa da.

Isostasia

Isostasia lurrazalaren higidura bertikalak eta geldoak dira. Zenbait lekutan, lurrazala hondoratu egiten da, eta beste batzuetan, aldiz, altxatu.

Magma eta Laba

Magma

Magma harri urtuen eta gasen nahastea da. Gehienetan, lurrazalaren barruan sortzen da, eta Lurraren gainazalerantz igotzeko joera du.

Laba

Laba Lurraren gainazalera iristean gasak galdu dituzten harri urtuak dira.

Sumendiak

Sumendiek hiru egoeratan botatzen dituzte materialak:

  • Gas egoeran: Karbono dioxidoa eta ur-lurrunak dira ugarienak. Sufrea eta karbono monoxidoa ere botatzen dituzte sumendiek.
  • Likido egoeran: Zenbat eta altuagoa izan labaren tenperatura, orduan eta jariakorragoa izango da.
  • Solido egoeran: Piroklastoak esaten zaie, eta sumendiak gorantz jaurtitako harriak dira.

Piroklasto Motak

Piroklastoak honakoak izan daitezke:

  • Bonba bolkanikoak: Handi samarrak dira, txikienak zenbait zentimetroko diametrokoak, eta handienak metro batetik gorakoak.
  • Lapilliak: Legar finaren tamainakoak edo pixka bat handiagoak dira.
  • Errauts bolkanikoak: Harea lodiaren tamainakoak dira.

Sumendi-Jardueraren Motak

Jarduera Hawaiiarra

  • Magmaren tenperatura: 1000 ºC-tik gora.
  • Leherkortasun txikia.
  • Arriskugarritasun txikia.
  • Arriskuak: Oso laba jariakorrak hiriak estal ditzake.

Jarduera Estronboliarra

Jarduera Bolkaniarra

  • Magmaren tenperatura baxua: 700 ºC-tik behera.
  • Arriskugarritasun handia.

Lurrikarak eta Uhin Sismikoak

Lurrikarak lurrazala bat-batean mugitzean edo haustean gertatzen den bibrazioaren ondorioz sortzen dira.

Hipozentroa edo Foku Sismikoa

Hipozentroa edo foku sismikoa lurrazala hausten den lekua da.

Uhin Sismikoak

Uhin sismikoak foku sismikoan gertatzen diren bibrazioak Lurraren barruan hedatzen dira.

Richterren Eskala

Richterren eskala lurrikarak neurtzeko tresna da.

Laborategi Sismologikoa

Laborategi sismologikoak uhin sismikoak detektatzeko erabiltzen dira.

Sismografoak

Sismografoak lurrikararen uhin sismikoak planetan zehar nola bidaiatu duten interpretatzeko erabiltzen dira. Ikertzaileak lurrikara baten ondoren, uhin sismikoek planeta zeharkatzean izan duten portaera interpretatzen saiatzen dira.

Plaka Litosferikoak

Plaka litosferikoak ozeanikoak, kontinentalak eta mistoak izan daitezke.

Entradas relacionadas: