Lurraren barne egitura: metodo geotermikoak eta sismikoak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,25 KB

Izan ere, harri oso trinkoek, ur asko duten harri purutzek baino, eroankortasun elektriko txikiagoa dute.

Metodo geotermikoa

Lurra eratze prozesuan sortutako beroaren zati bat gordetzen du barnean, eta askoz bero gehiago sortzen du barruan dituen elementu erradioaktiboen desintegrazioaren bitartez. Beroa fluxu geotermikoaren bitartez ateratzen da.

Fluxu geotermikoa

Fluxu handiagoa duten eremuetan lurrazala meheagoa da eta mantu sakoneko harri oso beroak daude.

Fluxu txikiagoa duten eremuetan, lurrazala oso lodia da.

Meteoritoen azterketa

Lurraren barnealdea ikertzeko metodo gisa, meteoritoak aztertzeko ideia hipotesi honetan oinarritzen da: geruzetan antolatutako Lurraren antzeko protoplaneta bat omen zegoen, eta talka handi baten ondorioz zatikatu zenean, meteoritoak espazioan geratu ziren eta etengabe Lurrera erortzen ari dira. Hipotesi hau egia bada, meteoritoak Lurraren antzeko planeta bateko geruzen zatiak dira.

Meteorito motak

  • Sideritoak: Burdinez eta nikelez osatuak, eta hori omen da Lurraren nukleoaren konposizioa.
  • Siderolitoak: Ferronikelez eta ferromagnesio silikatoen moduko mineralez osatuak daude, proportzio berdinetan. Konposizio hau mantuaren konposizioaren antzekoa da.
  • Aerolitoak: Burdin eta aluminio-silikatoz osatuak, lurrazala osatzen dutenak bezalakoak.

Zeharkako metodoak II

Metodo sismikoa

Lur barneko harkaitzek energia biltzen dute, eta tentsio dinamikoen eraginez bat-batean askatzen denean, lurrikaren bibrazioak sortzen dira. Metodo sismikoak bibrazio horiek aztertzen ditu.

Uhin motak

  • Primarioak: Hedatzen diren norabide berean dar-dar egiten dute, eta zeharkatzen dituzten materialak zabaltzen eta konprimitzen dituzte.
  • Sekundarioak: Hedatzen diren norabidearekiko perpendikularrean dar-dar egiten dute, zeharkatzen dituzten materialak era horretan oszilatzera behartzen dituzte.
  • Azaleko uhinak: Primario eta sekundario uhinek lurrazala ukitu eta soilik lurrazalean hedatzen dira. Ez dute Lurraren barnealdea zeharkatzen eta ez dira metodo sismikoan erabiltzen. Bi mota daude.

Entradas relacionadas: