Lurraren Barnealdea eta Fenomenoak

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,89 KB

Epizentroa

Hipozentroarekiko bertikalean egoten da eta azaleko uhinak hedatzen dira, lurrikaretan hondamendiak eragiten dituztenak.

Hipozentroa

Hausturagunetik bibrazio batzuk hedatzen dira, uhin sismiko eran.

Uhin sismikoak

Uhin sismiko horiek osatutako uhin-fronte esferikoak lurraren barnealdean hedatzen dira.

Uhin primarioak

Azkarrenak dira eta partikulek uhinaren noranzko berean bibratzen dute, konpresio eta deskonpresio higiduren bidez. Material solidoak nahiz likidoak zeharkatu ditzakete.

Uhin sekundarioak

Abiadura txikiagoa dute eta partikulek uhinaren ibilbidearekiko zut bibratzen dute. Material solidoetan zehar soilik hedatzen dira, ez fluidoetan.

Etenunea

Lurbarneko bi geruzen arteko muga, non uhin sismikoen abiadura eta noranzkoa bat-batean aldatzen den.

Mantua

Burdina eta magnesio silikatoz osatuta dago. Goi-mantua eta behe-mantua daude, eta bien artean trantsizio-zona bat dago, solidoa dena.

Lurrazala

Aluminio silikatuz osaturik dago. Bi mota daude: lurrazal kontinentala eta lurrazal ozeanikoa. Solidoa eta zurruna da.

Nukleoa

Konposizioan burdinez eta nikelez osatuta dago gehienbat. Bi atal ditu: kanpo-nukleoa (likidoa) eta barne-nukleoa (solidoa).

Litosfera

Zurruna da. Bi mota daude: ozeanikoa eta kontinentala. Plaka litosferiko izeneko zatiz osatuta dago, eta mugitu egiten dira.

Astenosfera

Fluido gisa jokatzen du.

Mesosfera

Solidoa da, baina fluidoen gisa mugi daiteke.

D´ geruza

Planetako eremurik dinamikoenetako bat da, eta beroa metatzen du.

Endosfera

Eredu geokimikoaren arabera, nukleo osoa hartzen du. Konbekzio-korronteek sortzen dute Lurraren eremu magnetikoa.

Konbekzio-korronteak

Material fluidoak berotzen direnean sortzen diren mugimenduak dira. Gorantz material beroak mugitzen dira, eta beherantz material hotzak.

Isostasia

Litosfera zurruna litosfera azpiko mantuaren gainean flotatzen dagoen oreka da.

Magnetita

Laban sortzen den mineral bat da. Hoztean, magnetitazko kristalak Lurraren eremu magnetikoarekin lerrokatzen dira.

Eredu geokimikoa

Geruzen konposizioan oinarritzen da.

Eredu geodinamikoa

Geruzen egoera fisikoan oinarritzen da.

Subsidentzia

Litosferaren gaineko pisua areagotzean litosfera hondoratzea eragiten duen prozesua da.

Subdukzioa

Plaka litosferiko baten eremu ozeanikoa beste plaka baten ertzaren azpian hondoratzen den prozesua da.

Entradas relacionadas: