Lurraren Egitura eta Dinamika
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,03 KB
Bolkanismoa
Sumendiek urtutako harriak isurtzen dituzte lurrazalera.
Lurrikara
Lurraren gainazalaren mugimendu bortitz eta laburrak dira.
Kontinenteen Higidura
Lurraren mantuko konbekzio-higidurek eragiten dute.
Mendien Sorrera
Bi modutan sortzen dira: lurraren gainazaleko materialak tolesten direnean, eta sumendien eraginaren ondorioz.
Lurrazala
Kanpoko partea da, harritsua, hotza eta zurruna.
Kontinentala
Kontinenteak osatzen ditu. Granitoa gehi harri metamorfikoak eta sedimentarioak ditu. 35-70 km-ko lodiera du.
Ozeanikoa
Ozeanoen azpikoa da (hondoak). Basaltoa gehi harri magmatikoa ditu. 10 km-ko lodiera du.
Mantua
Konposizio homogeneoa du, lurrazalaren azpian dago, 2900 km-ko sakoneraraino.
Goi Mantua
Behe Mantua
Nukleoa
Barruko geruza da, burdina eta nikela ditu. 6371 km-ko sakoneraraino iristen da.
Kanpo Nukleoa (Likidoa)
Barne Nukleoa (Solidoa)
Litosfera
Goi-mantuaren kanpoaldeko zatia da, lurrazalera sendo lotuta dagoena, litosfera osatuz.
Kontinentala
Azal kontinentalak eta goi-mantuaren zati batek osatzen dute. 50-200 km inguru ditu.
Ozeanikoa
Azal ozeanikoak eta goi-mantuaren zati batek osatzen dute. 50-60 km inguru ditu.
Plaka Litosferikoak
Litosfera zati handitan apurtuta dago. Zati horiek plaka litosferikoak dira.
Plaka Litosferikoen Higidura
Mantuan gertatzen den dinamikaren ondorioz, hiru modutara higitzen dira:
Talka eginez (Higidura Konbergentea)
Talka egiten dutenean, lodiena eta pisutsuena arinenaren azpian sartzen dira.
Urruntuz (Higidura Dibergentea)
Bi plaka elkarrengandik urruntzen direnean, plaka horien artean zegoen mantua urtu egiten da.
Irristatuz (Ebakidura Higidura)
Hori gertatzen denean, plakak horizontalean higitzen dira.
Erupzio Zutabeak
Gasez eta sumendi-errautsez osatuta daude.
Gasak
Bortizki irten daitezke eta batzuetan leherketak eragiten dituzte.
Kraterrak
Tximinia eta kanpoaldea lotzen ditu.
Ganbera Magmatikoa
Magma metatzen da.
Kono Bolkanikoa
Piroklasto-geruzaz eta laba-koladaz osatuta dago.
Produktu Bolkaniko Motak
Gasak
Ugarienak karbono dioxidoa eta ur-lurruna dira. Beste gas batzuk ere kanporatzen dira: sufrea, kloroa, karbono monoxidoa.
Likidoak
Tenperaturak gora egin ahala, laba bigundu egiten da.
Solidoak
Airera jaurtitako harri-zatiei piroklasto deitzen diegu.
Bonba Bolkanikoak
Handiak izaten dira. Txikienak zentimetro gutxikoak eta handienak metro bat baino gehiagokoak.
Lapilliak
Legarraren neurria izaten dute.
Errauts Bolkanikoa
Hondar lodiaren neurria izaten du.