Lurraren Egitura eta Dinamika: Kontzeptu Garrantzitsuak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,68 KB
Benioff-en Planua
Benioff ohartu zen Ozeano Barearen Ipar Amerikako kostan sortzen ziren lurrikara guztiak modu berezi batean antolatuta zeudela: sakonera txikieneko gune sismikoak kostatik hurbil gertatzen zirela, eta sakonenak lur barruan, plano inklinatu batean egongo balira bezala. Gainazal horri Benioff-en planoa deitu zitzaion.
Ozeanoen Hondoa
Hedadura
Urtean milimetro gutxi batzuk bakarrik zabaltzen dira. Azterketa sismikoek erakutsi zuten ez zela lurrazala bakarrik higitzen, baizik eta litosfera osoa.
Magnetismoa
Lurrak eremu magnetiko ezegonkorra du, polaritatea aldatzen duena. Eremu magnetikoak pixkanaka aldatzen dira eta aldatzen direnean, aldaketak harri bolkanikoetan grabatuta geratzen dira.
Kontinenteen Jitoa
Kontinenteak ozeanoen hondoaren gainean labaintzen direla uste zen. Ozeanoen hondoak geldirik zeudela ere uste zen.
Higidura-mekanismoa
Ez zegoen mekanismo argirik. Agian Lurraren errotazioaren eraginez higitzen direla iradokitzen zen.
Higidura bultzatzen duen indarra
Kontinenteen aurrerapen-frontean sortutako zimurrak.
Erliebeen jatorria
Ez da aipatzen.
Plaken Tektonika
Litosferako plakak litosferaren azpiko mantuaren gainean labaintzen dira. Ozeanoen hondoak eta kontinenteak higitzen dira.
Higidura-mekanismoa
Litosferaren azpiko mantuaren konbekzio-korronteak.
Higidura bultzatzen duen indarra
Ozeanoen hondoa dortsaletan hedatzen denean, kontinenteak bultzatzen ditu.
Erliebeen jatorria
Plaka litosferikoen arteko talkak.
Repetti Etena
Repetti eten sismiko bat da. Geruzen banaketa adierazten du, goi-mantua eta behe-mantuaren artean, 670 kilometroko sakoneran dago.
Wegenerren Hiru Frogak
- Kontinenteen profilak ahokatuta zeudela.
- Duela 300 milioi urteko izotzaren higiduraren aztarnek kaotikoak ziruditen, baina zentzua zuten garai hartan kontinenteak elkartuta eta izotz-kasko batez estalita zeudela pentsatuz gero.
- Fosil berdinak zeuden kontinente batean eta bestean, eta hori azaltzeko, ezinbestekoa zen onartzea kontinenteak elkartuta egon zirela, tartean ozeanorik egon gabe.
Termino Garrantzitsuak
Dibergentea
Plaken ertzetako higidura mota bat da. Sortzen den ertz mota eraikitzailea da.Konbergentea
Plaken ertzetako higidura mota bat da. Sortzen diren ertz motak suntsitzaileak eta talka-ertzak dira.Diagenesia
Sedimentuak harri sedimentario bihurtzen dira presioaren eta tenperaturaren eraginez, sedimentu osagaiak trinkotu eta zementatzen baitituzte.Anatexia
Presio eta tenperatura altuen ondorioz harria magmara pasatzen den prozesua.Panthalasa
Kontinente guztiak elkartuta zeudenean, masa horri jarri zitzaion izena da.Metamorfismoa
Presio eta tenperatura altuetan egoten diren harriek izaten dituzten aldaketei deritzo metamorfismo. Harriak ez dira urtzen. Horrela sortzen dira harri metamorfikoak.Magmatismoa
Harriak urtu eta magma sortzen da. Magma solidotzen denean, harri magmatikoak sortzen dira.Faila Eraldatzaileak
Dortsalak sigi-saga egiten duten haustura-etenak dira. Sarritan, dortsalak eten egiten dira, eta aurreko tokitik kilometro batzuk ezkerrera edo eskuinera jarraitzen dute. Kasu horretan, ozeanoen hondoan ebakidura-eremu bat agertzen da, faila eraldatzailea.
Faila eraldatzaileek ezaugarri nagusi hau dute: ebakidura-higidura oso aktiboa dute, eta sismikotasun handia sortzen dute.
Plaka Tektonikaren Frogak
- Benioff-en planua.
Plaken Talka
Plaken talkaren ondorioz sortzen dira mendikateak. India plaka askea zela egiaztatu da, jitoan zebilela, eta Asiarekin talka egin zuela. Talka horren ondorioz sortu zen Himalaiako erliebea.
Plaken tektonika da Huttonek aurkitu nahi zuen mekanismoa, sedimentuak tolestu eta horiekin mendikateak altxatzeko gai baita.
Wegener eta Mobilismoaren Hasiera
Wegenerrek teoria iraultzailea proposatu zuen: kontinenteak higitu egin zitezkeela, eta duela 300 milioi urte elkartuta egon zirela, kontinente-masa bakarra osatuz. Masa horri Pangea izena jarri zitzaion.
Lurraren Geruzak
- Lurrazala
- Goi-mantua
- Behe-mantua
- Kanpo-nukleoa
- Barne-nukleoa
Lurraren Eten Sismikoak
- Mohorovicic
- Conrad (lurrazalaren erdialdean)
- Repetti
- Gutenberg
- Lehman