Lurraren Egitura eta Plaken Tektonika

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,29 KB

Lurra

Lurra Aztertzeko Metodoak

Zuzenekoa

Lurra zulatzen da sakonera desberdinetako materialak aztertzeko.

Zeharkakoa

Uhin sismikoen bidez. (TOMOGRAFIA SISMIKOA)

Uhin Sismikoen Portaera

  1. Ingurune homogeneoan uhinak zuzen hedatzen dira, eta heterogeneoan, ez.
  2. Uhinak ez dira ingurune guztietan abiadura berdinez hedatzen. Material beroetan mantsoago hedatzen dira.
  3. Materialaren zurruntasuna aldatzen bada, uhinen hedapena ere aldatzen da.
  4. Uhinaren abiadura bat-batean aldatzen denean, etenune bat dagoela esaten da.

Uhin Sismiko Motak

Primarioak (P)

  1. Sismografoan lehenengo jasotzen diren uhinak.
  2. Luzerako uhinak dira.
  3. Hedapen abiadura handia dute.
  4. Atal solido eta fluidoak zeharkatzen dituzte.

Sekundarioak (S)

  1. Sismografoak P uhinaren ondoren jasotzen ditu.
  2. Zeharkako uhinak dira.
  3. Hedapen abiadura txikiagoa dute.
  4. Atal solidoak soilik zeharkatzen dituzte.

Azalekoak (L+R)

  1. Beste bi uhinak lurrazalera iristean sortzen dira.
  2. Lurrazalean soilik hedatzen dira.

Plaken Lekualdaketak

Bi plaken arteko marruskadura handia denean, energia handia sortzen da bien artean, eta une batean energia hori askatu egiten da, bi plaken artean lekualdatzeak eraginez. Horrek lurrikarak sortzen ditu.

Plaken Tektonika

  1. Lur planetaren litosfera ez dago pieza bakarrez osatua, hainbat plakaz edo zatiz baizik.
  2. Fenomeno geologiko garrantzitsuenak (lurrikarak, lurrazaleko deformazioak…) plaken ertzetan edo plaken arteko mugetan gertatzen dira.
  3. Ozeano-gandorretan etengabe eratzen da ozeanoen azpiko litosfera, eta fosetan, berriz, etengabe desegiten da.
  4. Plakak mugitu egiten dira, kontinenteak mugiaraziz eta elkarri eragiten diote (plakek elkarren kontra talka egiten duten guneetan adibidez, mendikateak sortzen dira).

Litosfera Plaken Mugimenduak: Ertz Motak

Ertz Divergenteak

  • Plakak urrundu egiten dira.
  • Litosfera sortu egiten da ("eraikitzaileak").
  • Dortsal ozeanikoa sortzen da.
  • Lurrikara eta itsasikara ugari gertatzen dira.

Ertz Konbergenteak

Plakak gerturatu egiten dira.

Litosfera suntsitu egiten da.

Hiru mota desberdin:
  • Ozeanikoa-Kontinentala:
    • Ozeanikoa hondoratu egiten da: Subdukzioa.
    • Fosa ozeanikoa sortzen da.
    • Jarduera bolkaniko ugari gertatzen da.
  • Ozeanikoa-Ozeanikoa:
    • Plaketako bat hondoratu egiten da: Subdukzioa.
    • Fosa ozeanikoa sortzen da.
    • Uharte arkuak sortzen dira.
    • Jarduera bolkaniko ugari gertatzen da.
  • Kontinentala-Kontinentala:
    • Plakak ez dira hondoratzen: Obdukzioa.
    • Mendikateak sortzen dira: Orogenia.
    • Lurrikara eta sumendi ugari gertatzen dira.

Ertz Transformantzaileak

  • Plakak elkarren artean labaintzen dira.
  • Ez da litosfera sortzen ezta suntsitzen ere.
  • Jarduera sismiko handia gertatzen da.
  • Faila transformatzaileak sortzen dira.

Entradas relacionadas: