Lurraren Historia: Aktualismoa, Uniformismoa, Fosilizazioa eta Geokronologia

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,64 KB

Aktualismoa eta Uniformismoa

Aktualismoa: Lurra moldatu duten prozesuak gaur egun ere berdinak dira: higadura, bolkanismoa eta tolestura bidezko erliebe-eraketa. Charles Lyellek esan zuen bezala: "Oraina da iraganaren gakoa".

Uniformismoa: Prozesu geologiko batzuk motelak dira, eta pixkanaka jarduten dute denbora-tarte luzeetan. Garai hartan, ideia hau katastrofisten aurkakoa zen, azken hauek mendikateen sorrera aparteko gertakizun eta astinaldi handien ondorioz sortzen zirela uste baitzuten. Prozesu geologikoen abiaduraren adibideak:

  1. Prozesu batzuk oso motelak dira eta milioika urte behar dituzte, mendi baten eraketak eta higadurak bezala.
  2. Beste batzuk milaka urte behar dituzte, lurzoruaren eraketak bezala.
  3. Aldaketa batzuk katastrofikoak dira: meteoritoen erorketak eta lurrikarak (segunduak), tsunamiak (minutuak) eta sumendien erupzioak (egunak).

Fosilak eta Fosilazioa

Fosila: Organismo bizidun baten edo haren jardueraren edozein hondar, guganaino iritsi dena harrietan kontserbaturik, fosilizazio izeneko mineralizazio-prozesu luze baten ondorioz. Batzuetan, hildako organismo baten hondarrak sedimentuz estalita geratzen dira berehala. Baldintza egokiak badira, hondar horiek eraldaketa fisiko-kimikoak izan ditzakete: hutsarteak sedimentuz betetzea eta gero sedimentu horiek zementatzea, edo mineral batzuek beste batzuk ordezkatzea.

Geokronologia: Lurraren Historia Berregiten

Geokronologia: Harriak Lurraren historia berregiteko aukera ematen diguten fitxategi handi bat dira. Historia hori berregiteko, harriak datatu eta ordenatu egiten dira. Bi datazio mota bereizten dira:

  1. Geokronologia Absolutua

    Material bati adin jakin bat esleitzeko balio du. Teknika azpimarragarrienak: biologikoak, estratigrafikoak eta erradiometrikoak dira.

  2. Geokronologia Erlatiboa

    Harriak antzinatasunaren arabera ordenatzen ditu, haien materialak eta bizi izan dituzten prozesu geologikoak aztertuz.

Erloju Biologikoak eta Molekularrak

Erloju Biologikoak

Geokronologia absolutuan erabiltzen den teknika mota bat da. Izaki bizidun askok dituzten garapen-joera erritmikoak hartzen dituzte oinarri; adibidez, zuhaitzei urtero eraztun pare bat sortzen zaie. Horiek zenbatuz, zuhaitzaren adina jakin dezakegu, baita ingurumen-baldintzak ere; baldintza txarrak izan badira, eraztunak oso finak dira.

Erloju Molekularra

Beste datazio-teknika biologiko mota bat da. DNAren mutazio-tasetan oinarritzen da, zehazki gene batzuen nukleotido-sekuentzietan.

Entradas relacionadas: