Lurraren Historia, Bizitzaren Eboluzioa eta Zientziaren Gakoak
Clasificado en Geología
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,05 KB
Lurraren Historia eta Zientziaren Gako Galderak
Jarraian, Lurraren sorrerari, bizitzaren eboluzioari eta zientziaren historiari buruzko 34 galdera eta erantzun aurkituko dituzu:
Lurraren Sorrera eta Eboluzioa
-
Zerk osatzen zuen Lurra orain 4.500 milioi urte?
Karbono dioxidoa, nitrogenoa eta ur-lurruna.
-
Ilargiaren diametroa?
3.000 km baino gehiago.
-
Nork ekarri zuen ura Lurrera?
Meteoritoek.
-
Zein da eguzki-izpien sakonera maximoa ozeanoetan?
300 metro.
-
Zein ziren Lurreko bizidun bakarrak hasiera batean?
Bakterio unizelularrak.
-
Zer bihurtzen du fotosintesiak energia luminikoari esker?
Karbono dioxidoa eta ura glukosa bihurtzen ditu.
-
Lurraren osagai garrantzitsuenetakoa bizitzarentzat?
Oxigenoa.
-
Lehen superkontinentearen izena?
Rodinia.
-
Zerk banatu zuen superkontinentea bitan?
Lurraren nukleoko beroak.
-
Zergatik jaitsi zen bat-batean Lurreko tenperatura zero azpiko 50 °C-ra?
Ez zegoelako karbono dioxido nahikoa beroa Lurrean mantentzeko.
-
Karbono dioxidoa atmosferara igortzen duen elementu naturala?
Sumendiak.
-
Lurreko gainazaleko izotza urtu zenean, non aurkitu ziren lehen bizidun multizelularrak?
Ozeanoetan.
-
Zein zen Pikaiaren gorputz-atal nabarmenena?
Lehen bizkarrezurra.
-
Zein bi elementuren arteko elkarreraginez sortzen da ozonoa?
Eguzkiaren erradiazioaren eta oxigenoaren arteko elkarreraginaren ondorioz.
-
Polotik polora hedatzen zen superkontinentearen izena:
Pangea.
-
Noiz apurtu zen Pangea?
Orain dela 190 milioi urte.
-
Zerk sortzen du plaken mugimendua?
Lur gainazalaren azpiko korronte sakonek.
-
Non jausi zen 11 km zituen asteroidea?
Mexikoko Golkoan, Yucatan penintsulatik gertu.
-
Asteroidearen inpaktuak, zein tenperaturara igo zuen Lurraren gainazala?
275 °C-ra.
-
Zein izan zen dinosauroen desagerpenaren arrazoia?
Asteroidearen inpaktuaren ondoren, begetazioa hil zen eta ez zuten zer jan.
-
Zein plaken arteko mugimendutik sortu zen Himalaia?
Indiako eta Asiako plakak.
-
Noiz bihurtu zen Lurra gaur egun den bezalakoa?
Orain dela 20 milioi urte.
Gizakiaren eta Zientziaren Historia
-
Munduko zein lekutan jarri ziren zutik lehen gizakiak?
Afrikan.
-
Nola deitzen zaio lehen gizaki horri?
Homo erectus.
-
Nork esan zuen "ezagutza boterea da" (el conocimiento es poder) eta noiz?
Francis Baconek esan zuen XVI. mendearen amaieran.
-
Zertan egin zuen lan Fritz Haberrek?
Amoniakoa nekazaritzan erabiltzeko sintesia aurkitu zuen. Hala ere, Bigarren Mundu Gerran arma kimiko asko asmatu zituen.
-
Nork asmatu zuen lurrun-makina benetan?
Alejandriako Heronek.
-
Hasiera batean zergatik ez zuen garrantzirik izan lurrun-makinak?
Garai hartan ez zirelako beharrezkoak; ez zuten inolako erabilgarritasunik.
-
Zertan dute inspirazioa tela autogarbitzaile berriek?
Loto-lorean.
-
Nor izan zen Laika?
Lurra orbitatu zuen lehen izaki biziduna izan zen.
-
Zer esan nahi du "eureka" hitzak?
Aurkitu dut.
-
Isaac Newtonen helburu nagusia:
Bere helburua Jainkoarengana hurbiltzea zen.
-
Noiz sortu zen "kimika" hitza?
XVIII. mendean.
-
Gertaera zientifiko bat zeren menpe dago?
Non eta noiz ikasi den.