Lurraren sorrera eta azterketa geologikoa
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,13 KB
Lurraren sorrera
Unibertsoaren sorrera eta eboluzioa aztertzeko, Big Bang teorian oinarritzen den kosmologiaren eredu estandarra erabiltzen dute gaur egungo zientzialari gehienek. Eredu horren arabera, unibertsoa gorputz puntual baten leherketatik sortu zen, duela 13.700 milioi urte gutxi gorabehera, eta grabitazio-indarrak funtsezko eginkizuna izan du ordutik era guztietako egituren eraketan: galaxia-kumuluak, izarrak, gurea bezalako planetak.
Lurraren jatorria
Duela 5 Ga (5.000 milioi urte) gutxi gorabehera, gure eguzki-sistema oso bestelakoa zen: protoeguzki bat zuen gure izar bihurtuko zen astro bat, eta astro horren inguruko diskoa osatzen zuten gasa eta hautsa oso kontzentratuta zeuden. Disko protoplanetario horretan, Eguzkiaren inguruan biratzen diren gorputzak sortu ziren.
Nola sortu ziren planetak
- Planetesimal izeneko gorputz solido txikiak sortu ziren, akrezio izeneko grabitazio-elkarketa prozesu baten bidez.
- Planetesimalek, akrezioaren bidez elkartu, eta gorputz handiagoak sortu zituzten. Gorputz horiek elkartu, eta planetak sortu ziren, duela 4.600 milioi urte gutxi gorabehera.
- Gorputz handi batek talka egin zuen Lur sortu berriaren aurka, eta erauzitako materialek eraztun bat sortu zuten Lurraren inguruan.
- Duela 4.500 milioi urte inguru, Lurra eta Ilargia jada eraturik zeuden, eta gaur egungo dimentsio berdintsuak zituzten.
Meteoritoak
Eguzkiak bere jarduera termonuklearrari ekin zionean, energia kantitate handia jaurti zuen. Horren eraginez, gas eta hauts-hondarrak sakabanatu ziren. Elkartu ez ziren planetesimalek asteroideak eta meteoritoak sortu zituzten. Meteoritoen talkak duela 3.800 milioi urte murriztu ziren.
Lurraren egitura
Lurrak oso tenperatura handia zuen hasieran, gure planeta sortu zuten talka bortitzen eraginez. Ondoz ondoko talka haiek bero kantitate handi bat askatu zuten, eta energia horrek materialak berotu zituen planeta ia osoa urtu arte. Denbora aurrera joan ahala, Lurra hozten hasi, eta haren egitura egonkortu zen.
Datazio teknikak
Datazio erlatiboa
Materialen adina kalkulatzeko, haren posizioa eta beste material batzuekin konparatzen dira.
Datazio absolutua
Materialaren adina zehazteko, materiala osatzen duten elementuak aztertzen dira. Metodorik zehatzena isotopo erradioaktiboak (erradioisotopoak) erabiltzea da.
Erradioisotopo erabilienak:
- Karbono-14: materia organikoaren hondakinak datatzeko erabiltzen da, gehienez 70.000 urtekoak.
- Potasio-40: gutxienez 100.000 urteko antzinatasuna duten arrokak eta fosilak datatzeko erabiltzen da.
- Uranio-238: arroka zaharrenak, zirkoiak eta meteoritoak datatzeko.
Estratigrafia
Bata bestearen gainean ezarritako geruzek eratzen dituzte arrokak, eta geruza horiei estratuak esaten zaie. Leku jakin bateko estratu-segidari serie estratigrafikoa esaten zaio.
Estratigrafia printzipioak:
- Gainezarpenaren printzipioa.
- Jatorrizko horizontaltasunaren printzipioa.
- Albo jarraitutasunaren printzipioa.
- Erlazio gurutzatuen printzipioa.
- Inklusioaren printzipioa.
- Aktualismoaren printzipioa.
Korrelazio estratigrafikoa hainbat lekutako serie estratigrafikoak konparatzeko erabiltzen da.
Lur planeta aztertzeko metodo zientifikoak
Aztertze metodo zuzenak:
Behaketa zuzena: aztergai izango den objektua eskura daukagu, eta metodo zientifikoaren urrats guztiak aplikatzen dira.
- Gainazaleko dentsitatearen neurketa.
- Gainazaleko harrien osaera kimikoa.
- Planetaren eitea eta erradioa (sateliteen bitartez).
- Gradiente geotermikoaren hasierako kilometroetan.
Aztertze metodo ez-zuzenak:
Objektu bati buruzko informazioa eskuratzea, objektua aurrean eduki gabe.
- Uhin sismikoen hedapenak ematen duen informazioaren bitartez, planetaren barnealdeko erradiografiak egin daitezke.
- Asteroideen ezaugarrien azterketatik. Jatorri antzekoa dutenez, ezaugarriak ere antzekoak izan behar dira.