Lurraren Zientziak: Dinamika, Klima eta Metodo Zientifikoa

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,6 KB

Lurra, Planeta Dinamikoa

Lurreko partikula bat ere ez da inoiz gelditzen, ezta kontinenteetako harri solidoa ere. Kontinenteak beraien jitoan mugitzen baitira planetaren barrualdeko korronteek bultzatuta.

Atmosferaren Konposizioa eta Klima

Atmosfera aldatu egiten da: bere konposizioa asko aldatu eta aldatzen ari da, baina kantitate eskaseko zenbait gasek kontrolatzen dute klima, eta, hortaz, bizitza.

Berotegi-gasak: Ur lurruna, CO₂ eta CH₄ berotegi-gasak dira. Horrelakorik ez balego, atmosferaren batez besteko tenperatura -18 °C-koa izango zen, ez 15 °C-koa.

Planeta Ozeanikoa

Eguzki-sistemako satelite askotan ura ugari dago, hala ere, ozeanoen gainazala izoztuta dago. Lurraren gainazaleko ura likidoa izateko arrazoiak hauek dira:

  1. Eguzkitik hurbilago dagoelako.
  2. Lurrak masa handiagoa duelako.
  3. Lurraren atmosferan berotegi-gasak daudelako.

Uraren Zikloa

Atmosferak eta hidrosferak sistema dinamikoa osatzen dute, eta materia eta energia ematen dizkiote elkarri. Ura kondentsatu egiten da, orduan euria egiten du. Euriaren ura lurrean sartu, itsasora sartu, lurrundu eta atmosferara itzultzen da. Horri Uraren Zikloa esaten zaio.

Higadura eta Sedimentazioa

H₂O-k material solidoa higatu eta leku altuenetatik baxuenetara eramaten du. Harri zatietan edo ioietan garraia dezakete. Jalkitzean, sedimentu kimikoak eta sedimentu detritikoak sortzen dituzte. Sedimentazioa aintziretan gertatzen da (sakonera txikiko itsas hondoetan).

Troposferaren Konposizioa

Troposferan dauden gas nagusiak:

  • Nitrogenoa: %78,1
  • Oxigenoa: %20,9
  • Argona: %1

Metodo Zientifikoa: Urratsak

Metodo zientifikoaren urratsak hauek dira:

  1. Behatzea: Fenomeno jakin bat aztertzea eta ikertzea, hari buruzko zenbait galdera eginez.
  2. Hipotesiak egitea: Egindako galderei erantzutea. Erantzun bakoitza hipotesi bat da.
  3. Esperimentatzea: Hautemandako fenomenoak kontrolpean errepikatzen saiatzea, hipotesiak egiazkoak diren aztertzeko.
  4. Emaitzak aztertzea eta Ondorioak ateratzea: Kalkuluak egin eta esperimentu baten datuak adierazi. Ondorioak aztertzea, legeak zehaztea eta teoriak ezartzea.
  5. Emaitzak argitaratzea.

Lurraren Barne Egiturako Muga Nagusiak

  • Mohorovičić (Moho): 670 km
  • Wiechert-Gutenberg: 2.900 km
  • Lehman: 5.120 km
  • Lurraren erradioa (beheko punta): 6.378 km

Entradas relacionadas: