Lurrazaleko Materialak, Erliebea eta Arrisku Naturalak
Clasificado en Geología
Escrito el en vasco con un tamaño de 11,62 KB
Lurrazaleko Materialak: Harriak
Harria: Hainbat mineralez osatuta dagoen lurrazaleko zatia da (prozesu naturalen bidez eratutako substantzia, ez izakiek sortua, lurrazalean dagoen konposizio kimiko jakin bat duena). Gehienak solidoak izan arren, badira harri likidoak ere; petrolioa adibidez.
Harri motak
Harri magmatikoak
Magma hoztearen ondorioz sortzen dira. Hoztea eta solido bihurtzea Lurraren barrualdean gerta daiteke oso prozesu geldoaren bidez, granitoarekin gertatzen den moduan. Gerta daiteke bizkor hoztea ere, sumendi-erupzio batean kanporantz jaurtitzean, basaltoaren kasuan halaxe izaten da.
Harri sedimentarioak
Beste harri batzuen higaduraren ondorioz sortzen dira; izan ere, harri horien hondakinak eramaten dituzte ibaiek, itsasoek, haizeak eta abarrek, eta beste lekuetan gelditzen dira. Metaketa organikoetan ere izan daitezke (maskorrak edota landareak). Ikatza eta hareharria harri sedimentarioak dira.
Harri metamorfikoak
Aurreko harrien eraldaketaren ondorioz sortzen dira, presio edo bero handia jasan ondoren. Granitoa gneis bihurtzen da, eta kareharria, sedimentarioa izanik, marmol bihurtzen da.
Hainbat faktore direla-eta eraldatzen dira harriak denboraren joan-etorrian; higadura, presioa, beroa, sedimentazioa... Ondorioz, beste mota bateko harri bihurtzen dira. Prozesu horri harrien zikloa esaten zaio.
Erliebearen Sorrera
Harriek lurrazala osatzen dute. Tolestura-mendikate handi gisa aurki daitezke, materialak tolestuz joan direlako, edo faila gisa, tolestu beharrean hautsi eta bloketan mugitu direlako.
- Material plastikoen eta moldagarrien uhindura da tolestura.
- Faila azaleko materialen haustura eta desnibelazioa da. Kasu horretan, material gogorrak eta zurrunak dira, presioak jasatean, tolestu beharrean, hautsi egiten direnak.
Tolesturak, failak, sumendiak eta lurrikarak erliebea sortzen duten barneko indarren emaitza dira. Barneko indar horiek lurrazala osatzen duten plakekin lotuta daude.
Subdukzioguneetan sortzen dira tolesturak, sumendiak eta lurrikarak; izan ere, plaka bat beste plaka baten azpian sartzen da halakoetan. Failak, gehienbat, antzinako mendiguneetan daude, mendigune zurrun eta kristalduetan.
Tolesturak eta Failak
Tolestura
- Antiklinala: Tolesturaren zati ganbila.
- Sinklinala: Tolesturaren zati ahurra.
Faila
- Ezpain jasoa.
- Failaren planoa: Plano honetan, bloke baten lerradura gertatu da beste bloke batetik.
- Ezpain hondoratua.
Erliebearen Kanpoko Faktoreak
Lurraren erliebearen formak astiro aldatzen dira, kanpoko hainbat faktoreren eraginez: haizea, ura, izotza, tenperaturaren bat-bateko aldaketak eta izaki bizidunak. Aldaketa hori higadura eta sedimentazio prozesuen bidez gertatzen da: higadurak gorengo guneetako materialak erauzi eta higatu egiten ditu, eta material horiek haizeak, urak edo izotzak eramaten ditu; azkenean, beheko guneetan metatzen dira sedimentu gisa.
Erliebea aldatu egiten da:
- Tenperaturaren bat-bateko aldaketaren ondorioz. Halaxe gertatzen da leku lehorretan eta leku heze eta hotzetan; barrualdean ura izozten eta desizozten denean.
- Zenbait harri-motatan mineralak disolbatzean.
Uraren Higadurak
Ura higadura-faktorerik garrantzitsuena da klima epeleko zonetan.
- Euriaren higadura: Euriak eragindakoa da, lurra eta harriak herrestan daramatzen erreka-ibarrak sortzen dituena.
- Ibaien higadura: Ur-lasterrek (ibaietan eta erreketan) sortzen dute. Higadurarik indartsuena da; mendietako gorengo guneetako harria erauzi, eraman eta beheko guneetan uzten du sedimentu gisa. Ibaiek, erliebe-formak sorrarazten dituzte: amildegiak, haranak, arroilak eta alubioi-ordokiak.
- Itsasbazterraren higadura: Itsasoko urek eraginda, kostaldea aldarazten du olatuen eraginez, eta hala sortzen dira itsaslabarrak. Itsaslasterrek harea uzten dute itsasbazterrean, gero, hondartzak eratzen dira.
Beste Higadura Mota Batzuk
- Higadura eolikoa: Haizeak eragindakoa da. Leku lehorrei dagokie mota horretako higadura; basamortuei.
- Higadura glaziarra: Izotzak eragindakoa da. Ohikoa da eremu hotzetan eta mendi altuetan. Glaziarrek izotz-masa handiak metatzen dituzte toki horietan; glaziar-zirkuak osatzen dituzte, gero, baita aintzirak ere. Glaziar-mihiaren bidez glaziarra beherago dauden tokietara jaistean, haran glaziarrak sortzen dira pixkanaka.
- Izaki bizidunen higadura: Landaretzak lurren higadura txikitzen du maldetan sustraiei esker, baina sustraiek harriak hauts ditzakete lur gutxi dagoen tokietan. Gizakion jarduerak nabarmen aldarazten du erliebea laborantzaren, industrien, tunelen, komunikazio-bideen, aire zabaleko meategien eta abarren bidez. Higadura antropikoa esaten zaio.
Erliebe Kontinentalaren Formak
Erliebe kontinentalaren forma nagusiak mendiak, goi-ordokiak, ordokiak eta sakonuneak dira.
- Mendiak: Lurraren goragune handiak dira, hegalak nolabait inklinatuta dituztenak; gailurren azalera oinarriena baino txikiagoa izaten da. Bi mota:
- Mendi gazteak: Berriagoak dira, eta era tertziarioko tolesturen ondorio. Multzo horretakoak dira Pirinioak, Alpeak, Andeak eta Himalaia.
- Antzinako mendiak: Era primarioko tolesturak dira; oso higatuta daude eta ez dira hain altuak. Faila asko izaten dituzte, blokeak goratuta eta hondoratuta daudela. Adibidez, antzinako mendiak dira Espainiako Erdialdeko Mendikatea, Europako erdialdeko mendiak eta Apalatxeak.
Mendiak normalean, ez dira bakartuta agertzen, mendikateak osatuz baizik. Mendikate handiak: Mendi Harritsuak, Ipar Amerikan; Andeak, Hego Amerikan; Himalaia, Asian; Alpeak, Europan; eta Pirinioak eta Mendikate Betikoa, Espainian, mendi gazteak.
Goi ordokiak: 300 m-tik gora dauden goraguneak dira. Goialdeko gainazala laua da nolabait, baina gorabehera txikiak izan ditzake. Goi-ordoiak antzinako mendikateen guztizko higaduraren ondorio dira, eta zenbaitetan, sedimentuen nolabaiteko geruza sakonak estaltzen ditu. Goi-ordokiak altuak izan daitezke; Pamir, Asiako erdialdeko goi-ordoki hori itsas mailatik 4.000m-ra dago. Ordokiak: Eremu baxuak dira, nahiko lauak, bertan metatu dira sedimentuak ez oso aspaldi. Erliebe altuetan sortu ohi dira (mendiak edo goi-ordokiak) eta erliebe horietakoak dira ordokietan metatzen diren materialak. Beste ordoki batzuk, Orinokoko Ordokiak adibidez, ibaietakoak dira eta ibaiertzetan daude; ibaiek bertara isurtzen dituzte sedimentuak. Itsasbazterreko ordokiak ere; garrantzitsuena AEBetako ekialdekoa da. Itsasbazterreko beste ordoki batzuk, Londreseko ordokia, ibaietako ordokiak dira, Tamesis ibaiarena. Espainian, itsasbazterreko ordoki handi bat dago Valentzian. Sakonuneak: Bi goraguneren artean sortzen da. Tamainaz ezberdinekoak izan daiteke. Batzuek metro gutxi batzuk dituzte; dolinek, esaterako. Baina badaude hainbat kilometro dituztenak ere; mendigune zahar baten oinean dauden sakonuneak, adibidez. Sakonuneak erlatiboak dira itsas mailatik gora badaude; eta absolutuak, maila horretatik behera gertatzen badira, Itsaso Hilean adibidez. Ebroren harana Pirinioen eta Iberiar mendikatearen artean dagoen sakonunea da, eta itsasorako bidea itxita du Kataluniako Kostaldeko mendikatearekin. Guadalquivirren harana beste sakonune bat da, Sierra Morenaren ertzaren eta Mendikate Betikoaren artean dagoena.Itsaspeko Erliebearen Formak
Itsas hondoak era askotako erliebeak ditu: fosa sakonak, mendi altuak eta hainbat zabalera eta altueratako ordokiak. Ozeanoetan, hauek guztiak aurki ditzakegu; plataforma kontinentala, ezponda kontinentala, dortsal ozeanikoak, ordoki abisalak eta itsas fosa handiak.
Erliebea Aldaratzen duten Arrisku Naturalak
- Lurrikarak: Lurraren barnetik datozen mugimendu bortitzak dira, eta dar-dar egiten du gainazalak. Bi plaka tektonikoak elkarrekin talka egitean edo irristatzean gertatzen dira, bai eta sumendien erupzioek eraginda ere. Lurrikara hipozentroan sortzen da, eta bertatik hedatzen dira uhin sismikoak izan ere, uhin horiek Lurraren gainazalera transmititu eta epizentrotik hedatzen dira. Lurrikaren indarra ez da beti bera izaten, eta sismografoz neurtzen da. Lurrikara gertatzeko arrisku-eremu diren plaka tektonikoen mugetan daude, gehienbat. Zenbait lurrikarak ondorio larriak dakartzate, hondamendi handiak eragiten dituzte: hiriak suntsitzen dituzte, eta lur-jauziak, uholdeak eta suteak sorrarazten. Oso zaila da lurrikarak aurreikustea.
- Sumendiak: Lurrazaleko pitzadurak edo arrakalak dira, eta haietatik igotzen da mantutik datorren magma. Material hori tximinitik ateratzen da gainazalera, kraterretik kanporatzen da (sumendiaren erupzioa) eta gainazalean gelditzen da kono gisa. Gasek, errautsek eta laba bero-beroak osatzen dute material hori. Laba hoztu eta solidotzen denean, hainbat motatako erliebeak sortzen dira: mendiak, uharteak, lur emankorreko ordokiak... Sumendiak eta lurrikarak izateko arrisku-eremuak bertsuak dira. Sumendi aktiboetatik hurbil dauden tokiek erupzio gehiagoren ondorioak jasateko arriskua dute: ke- eta hauts-hodeiak, laba-jausiak eta lokatz-ibaiak...
Lurrikararen eta Sumendiren Eskema
- Lurikara: Epizentroa eta hipozentroa.
- Sumendia: Fumarola (lurruna), tximinia nagusia, alboko tximinia, kraterra, laba-jarioa, kono bolkanikoa eta mantutik irteten den magma-poltsa.
Itsaspeko Erliebea
- Plataforma kontinentala: Oixka bat inklinatura dagoen ordokia, kontinentetik hurbil eta 200m-ko sakonera izan dezakeena. Zabalera ez da beti bera: estuagoa da mendien oinean eta zabalagoa ordokien oinean.
- Ezponda kontinentala: Malda handi bat, hortxe bukatzen da plataforma kontinentala.
- Ordoki abisalak: Sakonera handian kokaturiko ordokiak dira, 4.000 edo 5.000m-ra. Ozeano-hondoetako zatirik handienak dira. Basaltoz osaturik daude, eta kontinenteetatik edota maskorretatik eta itsasoko gainerako animalietatik datozen sedimentu-geruza batek estaltzen ditu harri horiek.
- Dortsal ozeanikoa: Itsaspeko mendikateak dira, 3.000 m-rainokoak. Faila ugari zeharkatzen dituzten harri bolkanikoz osatuta daude eta faila guztiak zeharkatzen dituen ilo sakona dute. Uren gainetik jartzen direnean, uharteak eta artxipelagoak osa daitezke; halakoak dira Azoreak eta Islandia, adibidez.
- Itsas fosak: Itsasoko sakunune handiak dira, horietako zenbait 11.000m-koak. Kontinenteetatik hurbil daude eta plaken tektonikaren subdukzioguneari dagozkio. Uharte bolkanikoetako eremuetan daude; hala nola, Japonian, Filipinetan...