Lurrikaren eta Sumendien Arriskuak: Prebentzio Neurriak

Clasificado en Geografía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,54 KB

Lurrikarak

Lurrikara-arriskua handia izaten den eremuetan, esposizioa eta zaurgarritasuna murriztea izaten da oinarrizko legediaren helburua, eta horretarako hauek dira neurriak:

Neurri Orokorrak

  • Lurraldearen antolakuntza (erabileraren murrizketa)
  • Babes zibila (behaketa, alerta eta larrialdietarako prestakuntza)

Neurri Espezifikoak

  • Bertako topografia ahalik eta gutxien aldatuko duten eraikuntzak egitea
  • Populazio-pilaketak ekiditea (eraikuntzen artean tarte handiak izatea)
  • Eraikuntza sismoerresistenteak egitea

Sumendiak

Neurri Orokorrak

  • Arriskugarritasun mapak egitea
  • Lurraldearen antolakuntza (erabileraren murrizketa)
  • Babes zibila (behaketa, alerta eta larrialdietarako prestakuntza)

Neurri Espezifikoak

  • Laba-koladak biztanlerik gabeko eremuetara desbideratzea
  • Kraterretako ura husteko tunelak eraikitzea
  • Inklinazio handiko teilatuak edo erdiesferikoak, sumendiak askatutako materialen pilaketaren ondorioz ez dadin hondorpenik gertatu

Luisiak (Lur-higidurak)

Agertzen den arriskua luisiak dira (lur-higidurak), maldetako material xeheen beheranzko higidura azkarrak, urek eta grabitateak eragindakoak. Arrisku naturala da kausa naturalengatik sortzen delako. Mendi-hegaletan grabitateak edo urak sarritan eragindako materialen beheranzko desplazamenduak dira. Batzuetan, hegal zati bateko material xeheak erortzen dira malda handiko hegaletan abiadura ezberdinetan.

Arrisku Faktoreak

Eragina duten zenbait parametro:

  • Eskualdeko topografia orokorra, bereziki malda
  • Hegala osatzen duten materialak
  • Eskualdeko klimatologia
  • Mendi hegalaren landaretza-estalkia: landaretzak eragotzi egiten ditu lur-mugimenduak
  • Gizakiak eragindako eraldaketak: mendietan egindako lanak, esaterako, errepideak...

Arrisku Eratorriak

Lur emankorra galdu egin daiteke, izan ere, urtero milaka tona joaten dira ibaietara, urtegietara edota itsasora.

Prebentzioa

Neurri Orokorrak
  • Lurraldearen antolakuntza (erabileraren murrizketa)
  • Babes zibila (behaketa, alerta eta larrialdietarako prestatzea)
Neurri Espezifikoak
  • Aldapa gutxitzeko aldaketak egitea, eskailerak maldatan
  • Isurketa-urak gutxitzeko: erretenak egin ura bideratzeko, putzuak, galeriak egin drainatzeko, landareak landatu iragazketa handitzeko
  • Maldari eusteko neurriak: hormak, sareak, euskarriak, landaketa...

Entradas relacionadas: