Lurzorua, Ekosistemak eta Atmosfera: Ingurumenaren Gida

Clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 8,52 KB

Lurzorua eta Edafologia

Lurzorua lurrazalaren kanpoaldea da, eta bertan animalia eta landareen bizitza garatzen da. Edafologia, berriz, lurzorua aztertzen duen zientzia da.

Edafogenesia: Lurzoruaren Sorkuntza

Eragile abiotikoak

  • Ama harria: Ama harriaren konposizio mineralogikoak lurzoruaren konposizioan eragiten du. Apurtutako harria bertan egon daiteke edo zatitxoak beste leku batera garraia daitezke.
  • Topografia: Lurzoruaren inklinazioak bere konposizioan eragina dauka.
  • Orientazioa: Lurzoruaren sorrerak bere orientazioarekin zerikusia dauka.
  • Denbora: Eragileen jarduerak zenbat eta gehiago iraun, orduan eta lurzoru garatuagoa izango dugu.

Eragile klimatikoak

Lurzoruaren meteorizazioa kontrolatzen duten faktoreak dira.

Eragile biotikoak

Izaki bizidunek lurzoruko harriak apurtzen eta disgregatzen dituzte. Bestalde, beren metabolismoaren produktuek lurzorua aberasten dute. Lurzoru garatuetan anelidoak eta ornodun induskailuak aurkituko ditugu.

Izaki bizidunak bost erreinutan sailkatzen dira:

  • Monerak: Bakterioak.
  • Protistak
  • Onddoak
  • Animaliak
  • Landareak

Bestalde, animaliak ornodun eta ornogabeetan sailkatzen dira. Ornogabeen talde nagusiak hauek dira: zelenteratuak, poriferoak, ekinodermatuak, anelidoak, platelmintoak, nematodoak, moluskoak eta artropodoak.

Artropodoen taldean aniztasun eta ugaritasun handia dago. Lau talde nagusitan sailkatzen dira:

  • Miriapodoak
  • Krustazeoak
  • Intsektuak
  • Araknidoak

Artropodoen aniztasuna ikaragarria da eta lurzoruan asko daude; horregatik, identifikatzea oso komenigarria da.

Lurzoruaren Konposizioa

Lurzoruaren konposizioa oso aldakorra da. Orokorrean, honako fase hauek ditu:

  • Fase organikoa: Izaki bizidunez osaturikoa. Humus deritzo.
  • Fase inorganikoa: Arroken meteorizazioaren ondorioz sortutakoa.
  • Gas fasea: Lurzoruaren partikulen arteko poroetan gasak egoten dira. Anhidrido karbonikoaren kontzentrazioa atmosferan baino handiagoa da. Nitrogenoa eta hidrogenoa ere aurki daitezke.

XjJXVB0Q4Fi3hmVgwh1jVMJI8lFKN-kHYOMKl2QEyX1DHtAY-YKc-0CodjbWvcuJ3_eke3u6PFt1vQKc1w3AtYDEmFZmOHiqpFCiv14GisWmw6rLfpskjyqI6mq2wvnZKquGYbpM

Lurzoruaren Perfila eta Horizonteak

Lurzoruetan geruza ezberdinak daude, horizonte deiturikoak:

  • A horizontea: Geruza honetan animalia eta landareen hondakinak pilatzen dira. Normalean kolore iluna du.
  • B horizontea: Zatitutako harroketez eta A horizontearen lixibiatuez osaturik dago. Materia organiko gutxi du eta kolore gorrixka izaten du.
  • C horizontea: Hareaz eta buztinez osaturiko lurra da, non harri zati handiak dauden.
  • D horizontea: Ama harria.

Lurzoru Motak

Lurzoru mota asko daude: Europan 10.000 inguru eta Estatu Batuetan 20.000 inguru daudela estimatzen da. Konposizioaren arabera, honela sailka daitezke:

  • Harezkoak: Hareaz osaturik daude eta ez dute ura gordetzen.
  • Buztinezkoak: Buztina dute eta ez dute ura gordetzen.
  • Kareharrizkoak: %40 kaltzio-gatzak dituzte.
  • Humiferoak: %60 humusa dute eta ura ondo gordetzen dute.
  • Limoak: Ura, harea, limoa eta buztina parte berdinetan dituzte.

Klima-aldaketa

Lurraren klimaren aldaketa orokorrari esaten diogu klima-aldaketa. Hainbat denbora-eskalatan eta klima guztietan gertatzen dira aldaketak: tenperaturan, prezipitazioetan, hodeietan eta abarretan. Aldaketak normalean naturalak dira, baina azken mendeetan gizakiak eragindakoak izan dira.

Klima-aldaketaren Fenomenoak

  1. Eguzki-energiaren produkzioaren aldakortasuna.
  2. Lurraren orbitaren lekualdaketak.
  3. Sistema klimatikoa osatzen duten elementuen arteko aldaketak:
    • Atmosfera
    • Hidrosfera
    • Litosfera
    • Kriosfera
    • Biosfera

Hirugarren puntuari dagokionez, klima-aldaketak sistemaren osagaiak aldatzen ditu, eta horiek, era berean, klimari eragiten diote.

Ondorioak

Ondorio kontrajarriak eragiten dituzten perturbazioak ere badaude. Esaterako, aireko CO2 kopuruak gora egitean, Lurra eta ozeanoak berotzen dira.

Ur-ekosistemak

Ur-ekosistemak bi multzo nagusitan sailkatzen dira: ur gezako ekosistemak eta itsasoko ekosistemak. Habitat horietan faktore abiotikoek, kimikoek eta klimatikoek nagusiki, bertako bizidunen populazioak eta komunitateak baldintzatzen dituzte.

Ur gezako ekosistemak:

  • Ibaiak
  • Aintzirak
  • Urmaelak
  • Zona hezeak eta zingirak
  • Lurpeko urak eta akuiferoak

Itsas ekosistemak:

  • Itsasoak
  • Ozeanoak
  • Estuarioak
  • Deltak
  • Padurak

Yzy5h7w5ctfM1zFPXQLe7XpG8tfc5HKYIeap-q2LJYQuFINX82pLY0-Kot4Uj3fxhqdQ6EAbMJ-h5TgZuUcO_ABIMhJd20e8cYsVNRhIluBz7IO1z67sFdmORTU0X8SXnloH56TE

Biosfera eta Antolaketa

JONB

Biosferaren antolaketa maila:

4lUrMoSD6MXrjRzJ_4LOytN8ReC-FYHMJcWrPWlLojUwFYEOn9HcKIvRSnEHGZ92ZV12xYc68Xor9WBQKw5UHVeesj779agsadGajn4YZzet_kyb8Ua_PsQ_gCbEzdMkTlxbe-qP

Biosfera, ekologian, Lurreko izaki bizidun guztiek osatzen duten sistema da, inguratzen duen ingurune fisikoa barne. Horrez gain, bizitza garatzen den lekua adierazteko erabiltzen da, litosferaren, hidrosferaren eta atmosferaren multzoa baita.

Bizitzaren banaketa: Biosferak dimentsio irregularreko kapa mehe bat osatzen du. Era berean, biomasaren, dibertsitatearen eta lehen ekoizpenaren dentsitatea irregularra da.

Atmosfera

Osaketa

Atmosfera zeruko gorputz bat inguratzen duen gas geruza da. Lurrean, gure atmosfera batez ere nitrogenoz, oxigenoz, argonez eta karbono dioxidoz osatuta dago. Hala ere, gure atmosfera gasak, hautsa eta ura baino gehiago da; izan ere, Lurreko bizitza ez litzateke posible izango hura gabe.

Atmosferaren Geruzak

Atmosfera altuerarekin gertatzen diren tenperatura-aldaketek definitutako geruzetan egituratzen da. Goranzko ordenan, hauek dira: troposfera, estratosfera, mesosfera, termosfera eta exosfera. Troposfera poloetan 9 km-ko altuerara eta ekuatorean 18 km-ra iristen da.

Dentsitatea eta Presio Atmosferikoa

Presio atmosferikoa aireak azalera unitateko sortzen duen indarra da. Altuera handitzean airearen dentsitatea txikitzen denez, presioa ere aldatu egiten da. Presio atmosferiko normalizatua, atmosfera 1 gisa definitu zen.

Atmosfera eta Energia

Eguzki-erradiazioa Eguzkiak igorritako energia da, uhin elektromagnetikoen bidez espazioan zehar hedatzen dena. Energia hori atmosferako prozesuen eta klimaren dinamika zehazten duen motorra da. Eguzkiak energia uhin laburreko erradiazio moduan igortzen du.

Atmosfera eta Bizia

Atmosferaren ezaugarri fisikoek eta kimikoek ahalbidetzen dute Lurra bizitzarako egokia izatea.

Babesa irradiazioen aurrean

Ozono geruza goiko atmosferako gas geruza natural bat da, gizakiak eta gainerako izaki bizidunak Eguzkiaren erradiazio ultramore (UV) kaltegarrietatik babesten dituena. Ozono geruzak erradiazio horren gehiena iragazten du, Lurreko bizitzarako funtsezkoa bihurtuz.

Tenperaturaren erregulazioa

Atmosferak tenperatura erregulatzen du. Egunean zehar, lurrazalera iristen den eguzki-erradiazioaren zati bat xurgatu egiten da eta bere energiak Lurra berotzen du; horrek, aldi berean, berarekin kontaktuan dauden aire geruzak berotzen ditu.

Entradas relacionadas: