Magisteritza: Irakaslearen Erantzukizuna eta Gizartearen Ikuspegia

Clasificado en Magisterio

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,73 KB

Gaur egun, Magisteritzako ikasketak oso gutxietsiak daude, eta honekin batera, irakaslearen papera ere bai. Jendeak esaten du irakaslearen lana erraza dela, opor egun asko dituztelako, umeekin lan egiteak ez duelako esfortzu handia suposatzen, lanordu gutxi dituztelako… baina hori ez da egia.

Irakaslearen lana: Erronka eta Erantzukizuna

Gizarteak irakaslearenganako duen ikuspegi negatibo honek irakasleak asko desmotibatzen ditu, izan ere, ikusten dute ez dituztela errespetuz tratatzen hainbeste lan egin ondoren. Irakaslearen lana oso gogorra eta neketsua da. Irakasleek haurren etorkizuna baldintzatzen dute, haurrei bizitzen irakasten diete; irakasleak haurren eredu bihurtzen dira, eta horrek sekulako erantzukizuna dakar.

Pigmalion efektua hezkuntzan

Gainera, irakasleak ikaslearengan dituen espektatibek asko eragingo dute geroago ikaslearengan, hau da, Pigmalion efektua. Horregatik, hainbeste erantzukizun duenez, irakasle ona izan behar da.

Irakasle on baten ezaugarriak

Balio positiboak irakatsi behar dizkie haurrei, hala nola:

  • Elkarrekiko errespetua
  • Elkarlana
  • Besteei laguntzea

Irakasle on bat izateko, irakasten jakin beharko du noski. Ez du ezertarako balio irakasle batek jakintza handia izateak, gero hori umeei erakusteko gaitasunik ez badu.

Klaseko erritmo egokia eta ikaskuntza kooperatiboa

Gainera, klaseak ematean, guztientzako onuragarria den erritmora egokitu behar ditu. Hau da, ez joan oso azkar, izan ere, erraztasuna dutenentzat onuragarria izango da, baina zailtasunak dituztenentzat oraindik zailagoa egingo zaie. Baina ezta erritmoa zailtasunak dituztenen erritmora egokitu ere, izan ere, erraztasuna dutenentzat aspergarria izango da eta motibazioa galduko dute. Bientzat erritmo egokia bilatu beharko du; adibidez, azkarrenek besteei laguntzen. Horrela, guztiek ikasiko dute.

Horrekin batera, elkarlana sustatuko da; haurrek bata besteari laguntzen ikasiko dute, kooperazioan arituz bata bestearengandik ikasiko dute. Adibidez, hau asko lantzen da Orokieta eskolako asanbladetan. Bertan, irakasleak, ikasleak, gurasoak eta beste batzuk elkartzen dira gauzak guztien artean erabakitzeko.

Aniztasunaren aberastasuna hezkuntzan

Hau ondo funtzionatzeko, lehen esan bezala, umeek elkarrekiko errespetua landu behar dute, izan ere, taldeko kide bakoitza oso desberdina da bestearekiko, kulturagatik, arrazagatik, hizkuntzagatik, eta abar. Aniztasuna asko egoten da geletan, eta hori oso aberasgarria da. Esate baterako, Joaquim Ruyrako eskolan ikasleen %92 atzerritarra da, eta hala ere, aniztasunak ematen duen aberastasunari esker, eliteko eskola askok baino emaitza hobeak izaten dituzte.

Entradas relacionadas: