Magnitude Fisikoak eta Metodo Zientifikoa: Definizioak eta Adibideak
Clasificado en Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,02 KB
Sarrera
Zientzia mundu naturalari buruzko ezagutzak eraikitzeko prozesu bat da. Ikerketa zientifikoa zientziaren eboluzioaren ardatza da, eta metodo zientifikoa ikerketak garatzeko erabiltzen den metodoa da.
Metodo Zientifikoaren Urratsak
- Hipotesia egitea
- Esperimentazioa
- Datuak aztertzea (taulak, grafikoak)
- Hipotesia zuzena da?
- Legeak, teoriak
- Emaitzak argitaratzea
Magnitude Fisikoak
Magnitudeak gorputz propietate neurgarriak dira. Zenbaki eta unitate batez adierazten dira. Magnitude fisikoak gorputzen propietate neurgarriak dira.
Oinarrizko Magnitudeak
- Luzera: metroa (m)
- Masa: kilogramoa (kg)
- Denbora: segundoa (s)
- Tenperatura: kelvina (K)
- Korrontearen intentsitatea: anperea (A)
- Materia-kantitatea: mola (mol)
- Argi-intentsitatea: kandela (cd)
Magnitude Eratorriak
- Azalera: m2
- Bolumena: m3
- Abiadura: m/s
- Dentsitatea: kg/m3
Multiploak eta Azpimultiploak
Multiploak
- Tera (T): 1012
- Giga (G): 109
- Mega (M): 106
- Kilo (k): 103
Azpimultiploak
- Piko (p): 10-12
- Nano (n): 10-9
- Mikro (µ): 10-6
- Mili (m): 10-3
Luzera Unitateak
km2, hm2, dam2, m2, dm2, cm2, mm2
km, hm, dam, m, dm, cm, mm
Zifra Esanguratsuak
Neurri esperimental baten zifra esanguratsuak (z.e.) esaten zaie neurtzeko tresna baten eskalan irakurtzen diren zifrei.
- Zero ez diren neurri esperimental baten zifra guztiak esanguratsuak dira.
- Neurri baten koma dezimalaren eskuineko zeroak esanguratsuak dira.
- Zenbaki baten hasierako zeroak ez dira esanguratsutzat hartzen.
Aldaketa Fisikoak eta Kimikoak
Aldaketa fisikoa begi-bistaz ikus daitekeen aldaketa da.
Aldaketa kimikoa materiaren izaera aldatzen duen aldaketa da.
Gasen Legeak
Boyle-Mariotten legea: Gas-masa batek hartzen duen bolumena presioarekiko alderantziz proportzionala da.
Charlesen legea: Gasaren bolumena eta tenperatura absolutua zuzenki proportzionalak dira.
Gay-Lussacen legea: Gas-masa jakin batek egiten duen presioa haren tenperaturarekiko zuzenki proportzionala da.
Propietate Bereizgarriak
Fusio-puntua: Solido-egoeratik likidora igarotzeko tenperatura.
Irakite-puntua: Likido-egoeratik gas-egoerara igarotzeko tenperatura.
Dentsitatea: Masaren eta bolumenaren arteko zatidura.