Magnitude Fisikoak eta Unitateen Nazioarteko Sistema

Clasificado en Física

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB

Unitateen Nazioarteko Sistema (SI)

Magnitude bakoitza unitate asko erabiliz adieraz dezakegu. Adibidez, luzera adierazteko m, cm edo km erabiltzen ditugu. Unitateen Nazioarteko Sistema (SI) magnitudeak ondo konparatzeko eta neurtzeko adostutako unitate sistema bat da. Komenigarria da unitate horiek erabiltzea.

Magnitude Fisikoak

Magnitude fisiko nagusiak eta eratorriak honako hauek dira:

  • MASA

    Gorputz baten materia kantitatea da. Balantzaz neurtzen da, eta bere unitatea kg (kilogramoa) da.

  • LUZERA

    Bi punturen arteko distantzia. Neurtzeko zinta metrikoa erabiltzen da. Metrotan (m) adierazten da, baina askotan multiploak eta azpimultiploak erabiltzen dira.

  • EDUKIERA

    Batzuetan, likido baten bolumenaren ordez, likidoa duen ontziaren edukiera neurtzen dugu. Bere unitatea litroa (L) da. Probetak eta ontziak erabiltzen dira neurtzeko.

  • AZALERA

    Gorputz baten hedadura bi dimentsioetan (luzera eta zabalera). Luzeratik eratorritako magnitudea da. Azalera neurtzeko zinta metrikoa erabiltzen da. Metro karratuetan (m²) neurtzen da.

  • BOLUMENA

    Gorputz batek hartzen duen espazioa da. Hiru dimentsioetan oinarritzen da (luzera, zabalera eta altuera). Bolumena neurtzeko probeta erabili daiteke. Metro kuboetan (m³) neurtzen da.

  • DENBORA

    Denbora gertaeren iraupena neurtzen duen magnitudea da. Kronometroz neurtzen da eta bere unitatea segundoa (s) da.

  • ABIADURA

    Luzera eta denbora unitateen arteko zatidura da (adibidez, m/s).

  • DENTSITATEA

    Masa eta bolumenaren arteko erlazioa da. Magnitude eratorria da eta bere unitatea kg/m³ da. Dentsitatea materiaren ezaugarri bereizgarria da.

  • TENPERATURA

    Gorputz baten egoera termikoa adierazten du. Termometroz neurtzen da eta Kelvinetan (K) ematen da.

    Konbertsioa:

    TK = Tenperatura Kelvin eskalan (K)
    TºC = Tenperatura Celsius eskalan (ºC)

Idazkera Zientifikoa

Batzuetan, oso handia edo oso txikia izaten da kalkulagailuarekin egindako eragiketa baten emaitza, eta beti ez da komeni hura multiploen eta azpimultiploen bidez adieraztea. Idazkera zientifikoan, honela idazten dira kantitateak: zifra oso bat, zati hamartarra eta hamarren berretura bat.

Entradas relacionadas: