Makina Elektrikoak: Sorgailuak, Transformadoreak eta Motorrak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,99 KB

Makina Elektrikoak

Makina elektrikoak energia elektrikoa sortu, eraldatu edo aprobetxatzeko gai diren gailuak dira.

Sorgailuak

Energia mekanikotik abiatuta, energia elektrikoa sortzeko gai diren makina elektrikoak dira:

  • Dinamoa: Korronte zuzena sortzen du (GM - Dinamoa - Korronte zuzena).
  • Alternadorea: Korronte alternoa sortzen du (EM - Alternadorea - Korronte alternoa).

Transformadoreak

Hartzen duten korronte elektrikoa tentsio eta intentsitate desberdineko korronte elektriko bihurtzen duten makina elektrikoak dira (monofasikoak edo trifasikoak).

Motorrak

Hartzen duten energia elektrikoa aprobetxatu eta energia mekanikoa bihurtzen dute.

Korronte Zuzeneko Motorrak

Korronte elektrikoa korronte zuzen moduan hartzen duen eta bere atal higikorraren biraketaren ondorioz energia mekanikoa bihurtzen duen motorra da.

Osaera
  • Estatorea: Atal finkoa da. Haril induzitzailea erabiltzen du eremu magnetikoa ezartzeko, harila poloen inguruan kokatuta dagoelarik.
  • Errotorea: Atal higikorra da, induzituaren inguruan haril induzituaz osatua.
  • Eskuilak: Kolektorearekiko etengabeko kontaktuan daude, eta haril induzituak korronte elektrikoz hornitzen dituzte.
Funtzionamendua

Motorra elikatze-iturrira konektatzen dugunean, korronte elektrikoak haril induzitzailetatik zirkulatzen du, elektroiman bat sortuz eta behar dugun eremu magnetikoa ezarriz. Korrontea haril induzituetatik doa, eskuiletan eta kolektoreetan barrena. Eremu magnetikoa ezarrita, haril induzituen gainean eragiten duten indar-pareek haril horiek bibraraziko dituzte, eta harilekin batera, errotore osoa ere biratuko da. Honela, energia elektrikoa errotazio-energiaren bidez energia mekaniko bihurtzen da.

Motak
  • Serie motorra: Seriean konektatuta. Abiatzean momentu eragile handia du, baina lastertasun handiegia har dezake. Egokia da lastertasun txikia eta momentu eragile handia behar denean, eta lastertasun handia momentu eragile txikia behar denean.
  • Shunt motorra: Paraleloan konektatuta. Abioan, momentu eragilea seriekoa baino txikiagoa da, eta ez du abiadura handirik hartzen. Aproposa da makina-erremintan.
  • Compound motorra: Serie eta shunt konexioen konbinazioa da. Haril induzitzailea bi ataletan banatuta dago. Motor honek shunt motorrak baino momentu eragile handiagoa du, eta seriekoak baino txikiagoa.
Borne-plaka

Borne izeneko esparrago hariztatu batzuk dituen material isolatzailez eginiko plaka da. Borneak motorraren harilen hasiera eta amaierako muturrekin konektatzen dira.

Ezaugarri-plaka

Motorraren karkasan argi ikusteko moduan egon ohi den metalezko edo material isolatzailez eginiko plaka da.

Bira-noranzkoa

Korrontearen noranzkoa aldatu behar bada, haril induzituetan aldatzen da.

Entradas relacionadas: