Makroekonomia: Kontzeptuak, Politikak eta Adierazleak
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 7,42 KB
Makroekonomiaren Oinarrizko Kontzeptuak
Definizio Nagusiak
BPG (Barne Produktu Gordina)
Herrialde batean aldi jakin batean ekoizten diren azken ondasun eta zerbitzuen balioa da, dirutan neurtua.
Gastuaren Metodoa
Familiak kontsumitutakoaren, enpresek inbertitutakoaren eta administrazio publikoak gastatutakoaren batura da.
Kontabilitate Nazionala
Herrialde baten barruan aldi jakin batean egiten diren ekonomia-jarduerei buruzko informazioa jaso eta jakinarazten duen adierazle multzoa da.
BPG Nominala eta Erreala
Balio nominaleko BPG deflakatzearen bidez balio errealetara pasatzeari deritzo.
BPG Mugak
- Ez ditu kontuan hartzen ekonomia batek ekoitzitako azken ondasun eta zerbitzu guztiak.
- Ez du neurtzen ondasunen eta zerbitzuen trukea dirurik erabiltzen ez den jarduerarik.
- Ez ditu kanpo-eraginak adierazten.
- Ez du neurtzen nola banatzen den aberastasuna biztanleen artean.
- Ez du neurtzen ekoitzitako ondasunen eta zerbitzuen kalitatea.
Ezkutuko Ekonomia
Estatua kontrolik ez duen jarduera ekonomikoa da, arazo fiskalak sortzen dituena (zergak ez dira ordaintzen).
Giza Garapen Indizea (GGI)
Bizi-itxaropena eta hezkuntza kalkulatzen ditu. NBEren Garapenerako Programak (UNDP) osatzen duen adierazle bat da.
Eskari Agregatua
Ekonomia bateko ondasun eta zerbitzu guztien eskari osoa adierazten du, prezio-maila jakin batean.
Eskari Agregatuaren Kurba
Prezio-maila eta ekonomian eskatzen den ondasun eta zerbitzu kopuruaren arteko erlazioa adierazten du.
Eskaintza Agregatua
Enpresak prezio-maila jakin batean saltzeko prest dauden ondasun eta zerbitzu guztien kopurua adierazten du.
Eskaintza Agregatuaren Kurba
Ekonomiako ekoizpen osoaren eta prezioen arteko erlazioa adierazten du.
Familien Aurrezkia
Errenta erabilgarritik kontsumitzen ez den zatia da; beraz, aurrezkia errenta erabilgarria ken kontsumoa da.
Mirari Ekonomikoa
Normalaz kanpoko ekonomia-hazkundea dakarten prozesuei esaten zaie.
Zerga Politika
Sektore publikoak sarrera publikoak bilduz eta birbanatuz egiten duen jarduketari deritzo, estatuak finkatutako helburuak lortzeko.
Estatuko Aurrekontu Orokorrak
Herrialde batek Estatuaren jarduketarako, planen eta finantziazio-iturrien arabera egiten dituen gastu eta sarrera aurreikuspenak dira.
Kontsumoa
Familiek edo kontsumitzaileek beste ondasun batzuk ekoizteko erabiliko ez diren azken ondasunetan egiten duten gastuari esaten diogu.
Kontsumoa eta Inbertsioa
Eskari Agregatua eta BPGd: Berdinak al dira?
Ez, eskari agregatuak gastu-espektatibak adierazten ditu, eta BPGd-k, berriz, gauzatutako gastua (benetan egindako gastua).
Familien Kontsumo Erabakiak
- Urtean erabilgarri dagoen errenta: Herrialdeetan gehien eragiten duen faktorea da. Errentak oso txikiak izan arren, bada kontsumo-eskaria (kontsumo autonomoa deritzona); ia ezer ez duenak ere kontsumitu egin behar du bizirauteko.
- Errenta iraunkorra.
- Bizi-zikloaren hipotesia: Bizitza osoan kontsumo bera egin ahal izateko aurrezten dutela dio hipotesi honek.
- Aberastasunaren eragina: Kontsumoa eta aberastasuna lotzen dituen faktorea da.
Ondasun Kategoriak
- Ondasun iraunkorrak: telebistak, automobilak, etab.
- Ondasun galkorrak: elikagaiak, jantziak, botikak, etab.
- Zerbitzuak: hezkuntza, komunikazioa, osasungintza, etab.
Enpresen Inbertsioaren Funtzioa
- Eskariari tira egin: Enpresek makinak, ekipamendua eta bestelako ondasunak erosten dituzte ekoizteko gaitasuna handitzeko.
- Ekoizpen-ahalmena handitzea: Azpiegitura berriak edo makineria eskuratzeak epe luzeko hazkundea sustatzen du.
Inbertsio-Erabakiak Aldatzen Dituzten Elementuak
- Ziklo ekonomikoa: Ekonomia hazten denean, enpresek gehiago inbertitzen dute, eta alderantziz.
- Diruaren prezioa (interes-tasak): Finantzaketa merkeagoa denean, enpresek gehiago inbertitzen dute.
- Kostuak eta zergak: Kostu altuek edo zergen igoerek inbertsioa moteltzen dute.
- Erabiltzen den ekoizpen-ahalmena: Enpresa batek ekoizpen-baliabideak guztiz erabiltzen baditu, gehiago inbertitu behar du.
- Etorkizuneko espektatibak: Enpresek ekonomiaren bilakaeran konfiantza badute, gehiago inbertitzen dute.
Kontsumitzeko eta Aurrezteko Joera Marjinala
Kontsumitzen ez dena aurreztu egiten denez, AJM (Aurrezteko Joera Marjinala) pertsonek errenta-unitate gehigarri bat dutenean aurrezten duten kantitate osagarria da.
Herrialde garatuetan, KJM (Kontsumitzeko Joera Marjinala) %90-%98 artekoa izaten da; beraz, AJM %10-%2 artekoa da. Garapen bidean dauden herrialdeetan, berriz, KJM ia %100ekoa izaten da.
Zerga Politika eta Egonkortzaileak
Zerga Politika Motak
Zerga Politika Hedatzailea
Gastu publikoa igo egiten da, zerga batzuk murrizten dira, eta errenta, kontsumoa, enplegua eta prezioak igotzen dira.
Zerga Politika Murriztailea
Gastu publikoa murrizten da, zerga batzuk handitzen dira, eta errenta, kontsumoa, enplegua eta prezioak murrizten dira.
Ahalmeneko Zerga Politikak
Gobernuek sarreretan edo gastuetan nahita eragin nahi dutenean aplikatzen dituzten politikak dira. Oso garrantzitsuak dira krisi-garaietan.
- Obra Publikoko Programak: Ekoizpen- eta enplegu-maila handitzea eta herrialdeak azpiegitura gehiago izatea dira helburuak.
- Enplegu eta Prestakuntza Planak: Langileak denbora laburrez prestatzea eta kontratatzea, azkar laneratzeko. Adibidez: lanerako trebakuntza eta lantegi-eskola.
- Transferentzia Programak: Egoera okerrenean dauden taldeei laguntzen zaie. Langabezia-prestazioak eta erretiro-pentsioak dira transferentzia nagusiak.
- Zerga-Tasen Aldaketa: Kontsumitzen denaren arabera aldatzen da.
Egonkortzaile Automatikoak
Egonkortzaile automatikoak herrialde jakin bateko ekoizpen-mailarekin batera handitzen edo murrizten diren diru-sarrera edo gastu publikoak dira.
Egonkortzaile Automatiko Nagusiak
- Zerga Proportzionalak: Zerga-tasa beti berdina da, ez da aldatzen errenta-mailak gora egin ahala. Bi adibide: Sozietateen gaineko Zerga (SZ) eta Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ).
- Zerga Gehikorrak: Zerga-tasak gora egiten du, tartez tarte, errenta-mailak gora egin ahala. Adibidea: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga (PFEZ).
- Gizarte-Kotizazioak: Langileek eta enpresek Gizarte Segurantzari egiten dizkioten ekarpenak dira, erakunde horrek ematen dien gizarte-babesaren truke.
- Langabezia-Prestazioak: Estatuak ezinbestean langabezia-egoeran daudenen gizarte- eta ekonomia-premiak asetzeko ematen dituen diru-laguntzak dira.
Inbertsioa
Inbertsioa
Etorkizunean ondasun eta zerbitzu gehiago ekoizteko kapital-ondasunetan egindako gastua da.
Inbertsioaren Eragin Biderkatzailea
Hasierako inbertsio batek errentaren hazkunde handiagoa eragiten du.