Malware, DPZ eta Proxy-ak: Definizioak, Arriskuak eta Neurriak

Clasificado en Informática

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,67 KB

Malware: Definizioa eta Motak

Malware deitzen zaio software maltzurrari, nahi ez diren ekintzak egiteko diseinatua eta erabiltzailearen baimen espliziturik gabe.

Malware Motak

Malware mota asko daude, besteak beste:

  • Birusak: beste programa batzuk kutsatzen dituzte.
  • Zizarea: bere buruaren kopien bidez erreplikatzen da, baina ez ditu beste programak kutsatzen.
  • Troianoa: ez da automatikoki erreplikatzen edo infektatzen beste programa batzuetara.
  • Adware: nahi ez den publizitatea aurkezten du.
  • Keylogger: teklatuan pultsazioak harrapatzen ditu, erabiltzaileak idazten duena espiatzen du.
  • Rootkit: erabiltzailearen eta segurtasun-aplikazioen aurrean sisteman ezkutatuta egoteko teknikak erabiltzen ditu.
  • Backdoor: atzeko atearen funtzioa, erasotzaileari konektatzeko eta kutsatutako makina kontrolatzeko aukera ematen dio.
  • Dialer: tarifikazio bereziko deiak egiten ditu, eta telefono-faktura handitzen du.
  • BOT: kutsatutako sistemak "Zombies" dira, "Botnet" edo bots sare bat osatzen dutenak; sare horrek aginduak urrunetik onartzen ditu.

Infektatzeko Arriskuak

Malware-ak honako bide hauetatik infekta dezake:

  • Web orrietatik deskargatzea.
  • E-mailez erantsita.
  • Software-ahuleziak.
  • Biltegiratzeko gailuak partekatzea.
  • Interneteko beste protokolo eta aplikazio batzuk:
    • Berehalako mezularitza.
    • P2P.
    • Sare sozialak, etab.

Infekzioak Prebenitzeko Neurriak

Infekzioak prebenitzeko, kontuan hartu:

  • Antibirusa eguneratua edukitzea.
  • Sistema eragilea, nabigatzailea eta gainerako aplikazioak eguneratzea.
  • Erabiltzaile mugatua vs administratzailea erabiltzea.
  • Erabilera arduratsua:
    • Nahi ez den posta eta sare sozialetako lotura deigarriak ez irekitzea.
    • Dokumentuak ez irekitzea eta fidagarriak ez diren iturrietako softwarea ez instalatzea.

DPZ (Datu Prozesamendu Zentroa)

Sarrera

Datu prozesamendu zentroa (DPZ) edo datu prozesuak, organizazio baten informazioa prozesatzeko beharrezkoak diren errekurtsoak aurkitzen den tokiari deritzo.

Gailuen Kokapena

Google-en, bandejak aurkitu daitezke, bertan kableak egon ohi dira, normalean gohian edo lurrean, trabak ez izateko. Honez gain, Rack-ak aurkitu daitezke. Logikoa denez, teilatu faltsua eta lur faltsuaren erabilera ere aurkitu daiteke. Modu honetan estruktura aldatzen baldin badute, gailuen mugimendua erraztuko du kokapen mota hau.

PROXY. Zer da?

Bi gailuen artean bitartekari lana egiten duen gailua da. Proxy-a hainbat modutara erabil daiteke helburu desberdinak lortzeko. Adibidez, honakoa izango litzateke proxy-a duen erabilera mota bat: proxy-a, beste ekipo batzuei sarean konektatzea ahalbidetzen die zeharkako metodoan berari esker. Sareko ekipo bat informazio edo baliabide bila badabil, errealitatean proxy-a da komunikazioa ahalbidetzen duena guk nahi genuen informazio hori lortzeko, eta segidan, erantzuna hasierako ekipora bidaltzen du.

Beste askotan proxy-aren helburua, anonimotasun maila bat ezartzea da.

Ondoren, proxy-ari buruzko eskema sinplea ipiniko dut, modu honetan azaldutakoa hobeto ulertzeko. Kasu honetan, laranjaz agertzen da proxy-a eta bien arteko bitartekaria dela ikusi daiteke, eskubiko ordenagailua suposatu daiteke zure etxeko ordenagailua dela eta ezkerraldekoa Web zerbitzari bat. Modu honetan ikusten da proxy-aren bidez atzituko dugula Web zerbitzarira.

Entradas relacionadas: