Mantenugaiak, Dieta Orekatua eta Osasun Oinarriak

Clasificado en Biología

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,08 KB

Mantenugaiak eta Funtzioak

Mantenugaiak

Funtzioa

Elikagai iturriak

Ezaugarriak

Gluzidoak

Energetikoa

Ogia, patatak, pasta, fruta, lekaleak, fruitu lehorrak, eztia, gozokiak...

Batzuek zapore gozoa dute, beste batzuek ez.

Koipeak edo lipidoak

Energetikoa, batzuetan erregulatzaileak (hormonak sortzen dituzte)

Olioak (koipe likidoak), gurina, urdaia (koipe solidoak), hestekiak...

Naturan egoera likidoan eta solidoan ere aurki ditzakegu. Ez dira uretan disolbatzen.

Proteinak

Egiturazkoak, erregulatzaileak eta babesleak. Odolaren antigorputzak.

Haragia, arraina, arrautzak, esnea, esnekiak...

Aminoazidoz osatutako unitateez eraikitako molekula erraldoiak dira.

Bitaminak

Erregulatzaileak

Barazkiak, esnea, fruta, gibela...

Gure gorputzak ezin ditu sortu. Izaera kimikoaren ikuspuntutik, askotariko taldea da.

Gatz mineralak

Erregulatzaileak eta egiturazkoak

Barazkiak, esnea, fruta, gatz arrunta...

Uretan disolbatuta eta elikagai gehienetan agertzen dira.

Ura

Bere baitan gertatzen da metabolismo osoa. Gorputzaren %70 osatzen du.

Edariak, fruta, barazkiak, esnea.

Funtsezkoa, disolbatzailea.

Dieta Orekatua

Dieta orekatuak kantitate eta kalitate nahikoak izan behar ditu, eta adin bakoitzari zein beste ezaugarri batzuei egokiturik egon behar du. Azken hau ez da erraza zehazten, pertsona guztiek ez baitute energia-kopuru berbera behar. Behar hori faktore askoren araberakoa da, besteak beste, adina, sexua, egoera fisiologikoa eta norberak duen jarduera-mailaren arabera.

Sexualitatea eta Ugalketa

Sexualitatea eta ugalketa ez dira gauza bera. Sexualitatea garrantzitsua da norberaren identitatea, plazera sentitzea, pertsonen arteko desioa eta maitasuna... Hori dena da sexualitatea. Aldiz, ugalketa izaki bizidunek euren antzekoak edo berdin-berdinak diren beste izaki batzuk sortzeko duten gaitasuna da.

Gaixotasun Motak

  1. Gaixotasun infekziosoak: Infekzio baten bidez sortzen direnak dira. Pertsona batetik bestera transmititu daitezke.
  2. Gaixotasun ez-infekziosoak: Kanpoko eragileen ondorioz sortzen dira. Organoen funtzionamenduan eragina dute. Ez dira pertsona batetik bestera transmititzen.

Txertoa

  1. Zer da txertoa? Txertoa gorputzean sartzen den prestakin bat da.
  2. Zertarako erabiltzen da txertoa? Gaixotasun edo gaitz jakin batzuen aurrean (mikrobioek sortutako gaitzen aurrean) aldez aurretik indartzeko erabiltzen da.

Entradas relacionadas: