María Kristinaren garaiko bipartidismoa eta hauteskundeak
Clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,67 KB
Alderdi txandaketa María Kristinaren garaian
Grafiko hau izaera politiko eta publikoa duen bigarren mailako iturria da, non alderdi kontserbadoreak eta liberalak María Kristinaren erregealdian lortutako diputatu kopurua islatzen duten. Ardatz horizontalean María Kristinaren erregealdian hauteskundeak egin ziren urteak agertzen dira; bertikalean, alderdi kontserbadoreak eta liberalak ateratako diputatu kopurua 50 inguruko ataleetan adierazten da.
Grafikoaren interpretazioa
Ikusten den bezala, alderdi irabazleak zein galtzaileak antzeko diputatu kopurua lortzen zuten hauteskunde guztietan. Grafikoak oso ongi islatzen du María Kristinaren erregealdian egon zen bipartidismoa eta botere txandakatzea, 1885ean El Pardo Itunaren bidez berretsia izan zena.
Testuinguru historikoa
Bipartidismo hau ulertzeko, 1875etik aurrera Espainian gertatu zen Borbonen berrezarkuntza eta Cánovasen sistema kontuan hartu behar dira. I. Errepublikak huts egin ondoren, Cánovas del Castillok eredu politiko berri bat egituratu nahi izan zuen Isabel II.ren erregealdiko moderatuen jarrera autoritarioa gainditzeko, eta militarren esku hartzea eta gatazka zibiletatik berreskuratzea saihesteko.
Horretarako, balizko monarkia parlamentarioa sustatu eta Borbonak berrezarriz, 1876ko konstituzioa onartu zen; horrela lurraldea txertatu eta bipartidismoa Espainan martxan jarri zen, Erresuma Batuko eredua jarraituz. 1875etik aurrera grafikoan agertzen diren bi alderdiak sortu ziren: alderdi kontserbadorea eta alderdi liberala. Oro har, amankomuneko ildo politikoak defendatzen zituzten (nazionalistak eta zentralistak, kapitalismoaren defendatzaileak…).
Hauteskunde mekanika eta ondorioak
Horrela, bi alderdiak modu baketsuan txandakatuko ziren boterea, beti ere hauteskunde iruzurra eta kazikismoari esker; ondorioz, gainontzeko alderdiak sistematikoki kanpoan gelditzen ziren eta jende askok abstentziora jo zuen.
Itunak eta eragina
1886an, Alfonso XII.aren heriotzaren ondoren, bi alderdi nagusiek El Pardo Ituna sinatu zuten. Horrela, monarkiari eusteaz gain, botere txandakatzea ere ziurtatzen zuten.
Ondorio praktikoa eta adibideak
Beraz, grafikoan ikusten denez, María Kristinaren erregealdian txandakatzen ziren bi alderdiak 1886an liberalek irabazi eta Sagasta gobernuburu bihurtu zen. Handik aurrera kontserbadoreek nagusitu ziren 1891, 1896 eta 1899an; eta liberalek irabazi zituzten 1893, 1898 eta 1901ean.
Laburpen gisa: grafikoak erraz agerian uzten du bipartidismoaren egitura eta boterearen truke sozial-politikoa María Kristinaren garaian.