Mariaren istorioa: Gizarte-lanaren prekarietatea eta gazteak
Clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 1,9 KB
Maria: Gizarte-langile baten errealitatea
Maria zaindutako etxe batean egiten du lan, gizarte-zerbitzuetan droga-mendekotasuna uzten ari direnei laguntzen.
“Haginik gabeko heroi tristeak” drogazaleak dira, eta Maria, haiei laguntzen dienez, beraien aingerua da. Hasieran, Mariak ez zuela ezertarako balio pentsatzen zuen.
Gure kontu publikoak kudeatzen dituztenak dira leku txarrean geratzen direnak, Maria subkontratatuta dagoelako. Mariak gizarte-langile baten lana egin arren, ez du gizarte-langile batek kobratu behar duena jasotzen; gutxiago kobratzen du, subkontrata batean egiten duelako lan.
Laburpena
Mariak txikitatik uste zuen ez zuela ezertarako balio, baina, egia esan, asko balio zuen jendeari laguntzeko. Hogeita hamar urte zituenean, gizarte-zerbitzuetan lan egiteko ikasten hasi zen. Orain, zaindutako etxe batean lan egiten du droga-mendekotasuna utzi dutenekin. Hala ere, gizarte-langile baten lana egin arren, gutxiago kobratzen du subkontratatuta dagoelako.
Gazteak eta lan-merkatua
Krisi-garai honetan lana aurkitzea oso zaila da edozein pertsonarentzat, baina gazteentzat askoz zailagoa da. Berdin da zer ikasi: unibertsitateko karrera bat edo modulu bat, gazteek ikasketak bukatu eta gero oztopo handiak aurkitzen dituzte:
- Krisia: Enpresa asko itxi dira eta lan-postu gutxi dago merkatuan.
- Esperientzia falta: Gazteek ez dute inoiz lan egin, eta esperientzia handiagoa duten langileekin lehiatu behar dute.
- Prekarietatea: Lanpostuak behin-behinekoak dira, lanaldi partzialekoak eta soldata oso txikikoak.
Ondorioz, gazteak ezin dira independizatu eta gurasoekin bizi behar dute. Ez daukate dirurik etxea erosteko edo behar dituzten gauzak eskuratzeko. Ez da harritzekoa, beraz, gero eta gazte gehiago atzerrira joatea lan bila.