Markaketen Tipologiak eta Lerrokatze Arrunteak
Clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,8 KB
MARKAKETEN TIPOLOGIAZ
1. Head-marking vs. dependent-marking
konstrukzio baten elementuen arteko erlazioak adierazteko erabiltzen den ageriko marka ea buruan ala mendekoan doan oinarritzen den sailkapena:
- Buru markaketa: buruan jartzen dena
- Mendeko markaketa: mendekoetan jartzen dena
- Markaketa bikoitza: bai buruan eta bai mendekoetan agertzen dena
à
- Buru markaketa
- (a) Hizki.1+hizki.2+hizki.3+Aditza IS.1 IS.2 IS.3
- Mendeko markaketa:
- (b) IS+kasu.1IS+kasu.2IS+kasu.3Aditza
Perpaus batek hiru argumentu izan dezake askoz jota. Beraz, Hizkuntza batzuek, (a), hiru argumentuak buruan markatuko dituzte eta batere ez mendekoetan. Bestalde, beste hizkuntza batzuek, (b), hiru argumentuak mendekoetan markatuko dituzte eta batere ez buruan.
- Markaketa bikoitza hiru argumentuetarako
- (c) IS+kasu.1 IS+kasu.2 IS+kasu.3 Hizki.1+hizki.2+hizki.3+Aditza
2.1. Lerrokatze Arruntenak
Bestalde, kontuan hartu behar da bai perpausaren mendeko-markaketa (alegia, kasu-markak) nola buru-markaketa (alegia, aditzeko komunztadura edo/eta laguntzaile-hautaketa) lerrokatze edo alineatze desberdinekin ager daitezkeela. Lerrokatze terminoak perpaus iragangaitzetako markaketaren eta perpaus iragankorretako markaketaren arteko konparaketari egiten dio erreferentzia. Bereziki, nominatibo-akusatibo lerrokatzea eta ergatibo-absolutibo lerrokatzea dira hizkuntzetan ohikoenak (zero markaketaz edo antolaketa neutroaz gain).
- Lerrokatze neutroa: S = A = P
- Lerrokatze nominatibo-akusatiboa: S = A ≠ P
- Lerrokatze absolutibo-ergatiboa: S = P ≠ A
Dena den, azpimarratu beharra dago hizkuntza batek ez daukala zertan eduki betiere lerrokatze berdina markaketa eta testuinguru guztietan.
Oharra: S = subjektu iragangaitza; A = subjektu iragankorra; P = osagarri zuzena
ERGATIBOAREN LEKUALDATZEA
Euskal aditzaren (aditz-komunztaduraren) fenomeno morfologikoa da, zenbait adizki jokatutan gertatzen dena.
Zehazki, Iraganeko eta Alegiazko 3.p. ABS komunztadura duten adizki iragankorretan agertzen da.
ANALISI SINKRONIKOA: HURRENKERA
Arazoa: Euskal aditzaren ABS pertsona markak aurrizkiak dira, eta ERG pertsona markak atzizkiak izaten dira. Alabaina, Iragan eta Alegiazko forma iragankorretan, 3. p. ABS komunztadura dagoenean, ERG markak aurrizkiak dira (eta gainera ABS komunztadurako aurrizkien berdinak dira).
Bestalde, ez da ahaztu behar 3. pertsona markak Ø direla.
ANALISI SINKRONIKOA: LERROKATZEA
Arazoa: Bitxiena ez da soilik ERG-lekualdatzea erakusten duten adizki horietan ERG markak hasierako posizioan agertzen direla (ABS balira bezala, alegia).
Gainera, adizki iragangaitzekin konparatzen baditugu, forma horiek NOM-AKUS lerrokatze eredua islatzen dute aditz-komunztaduran, nahiz eta kasu-markaketan ERG-ABS eredua jarraitzen duten.
ONDORIOAK 1:Hizkuntzek ez daukate zertan beti erakutsi kontsistentziarik haien morfologia osoan.
Zehatzago, hizkuntza batek ez dauka zertan bere morfologia osoan eduki lerrokatze mota berdina: NOM-AKUS edo ERG-ABS.