Marketin-plana: Helburuak, Estrategiak eta Banaketa

Clasificado en Economía

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB

Marketin-planaren helburu nagusiak

  • Enpresa ezagunagoa egitea.
  • Helburuak lortzea.
  • Lehiakideei aurre egitea.

Marketin-planaren egitura

  • Helburu orokorrak zehaztu.
  • Enpresaren barne eta kanpo egoera aztertu.
  • AMIA analisia.
  • Estrategiak eta ekintzak planeatzea.
  • Xede-taldea, prezioa eta promozioak zehaztu.
  • Ekintzak: noiz, nork, zenbat eta aurrekontua.
  • Hobekuntzak proposatu.

Marketin-estrategiak

  • Merkatu berrietan sartzea: lehenengoa izatearen eta ondoren etortzearen abantailak eta desabantailak.
  • Utsune baten aprobetxamendua.
  • Merkatua handitzea: merkatu berriak edo ekoizpen/banaketa faseak bateratzea.
  • Ezberdintze posizionamendua: lehiakideengandik bereiztea.
  • Merkatu-kuota handitzea: merkatua garatzea, produktua garatzea, dibertsifikatzea.
  • Merkatutik ateratzeko estrategiak: arriskua murriztea, azken mozkinak lortzea, likidazioa edo berriro kokatzea.

Marketin-mixeko ekintza taktikoak

Produktuen gama, bilgarria, kalitatea eta marka aldatzeko estrategiak

Zer da banaketa, nork egiten duen, zeinek egiten duen. Abantailak eta desabantailak.

1. Banaketa marketin-tresna gisa

Banaketa: Produktua kontsumitzaileari ekoizpen-guneetatik saltokietara helarazteko egin beharreko eragiketa-multzoa da: kanalak aukeratzea, saltokiak zehaztea, logistika eta saltokiko sustapen-ekintzak.

Logistika: Banaketa-arloan, salgaien biltegiratzea eta garraioa antolatu eta planifikatzeko metodoak eta bitartekoak.

Banaketa garrantzitsua da arrazoi hauengatik:

  • Epe luzeko aldagaia da: bitartekariekin harreman iraunkorrak egiten dira eta ezin dira erraz aldatu.
  • Prezioan eragiten du: banaketak kostuak eragiten dituenez (garraioa, bitartekariak…), igo egiten du produktuaren azken prezioa.

Abantailak eta desabantailak:

Helburua: Kostuak minimizatzea, bezero-zerbitzua maximizatzea. Zerbitzu-maila igo ahala, kostuak igotzen dira (eta alderantziz).

2. Banaketa-kanalak

  • Zuzeneko kanala: ekoizletik kontsumitzailearengana zuzenean.
  • Kanal laburra: bitartekari bakarra.
  • Kanal luzea: gutxienez bi bitartekari.
  • Kanal luze-luzea: bitartekari asko (zentralak, agenteak…).

Entradas relacionadas: