Marketinaren Oinarriak eta Marketin-Mixaren 4 P-ak
Clasificado en Economía
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,64 KB
Marketinaren Oinarrizko Kontzeptuak
Marketina enpresa batek kontsumitzailearen premiak eta nahiak asetzeko egiten dituen jarduera multzoa da, betiere irabaziak lortzeko helburuz. Gaur egun, funtsezko merkaturatze-tresna da enpresa gehienetarako.
Sustapen eta Komunikazio Tresnak
Publizitatea
Masa komunikabide bat erabiliz mezu bat igortzea da, kontsumitzailearen portaeran eragiteko asmoz.
Salmenten Sustapena (Promozioa)
Enpresak epe laburrean produktu baten salmentak handitzeko asmoz bultzatzen duen merkataritza-ekimen multzoa da. Adibidez: deskontu-bonu bat.
Salmenta Pertsonala (Zuzeneko Marketina)
Saltzailearen eta bezeroaren arteko harreman zuzenaren bitartez azken hau informatzea, erakartzea eta konbentzitzea da, produktu bat eros dezan.
Harreman Publikoak
Enpresak, planifikatutako irudi bat sortzeko, hori sustatzeko edota horri eusteko egiten dituen jarduera multzoa da. Adibidez: kirol talde bat babestea.
Publicity-a
Komunikabideetan oihartzuna izango duen informazio bat zabaltzea da, enpresaren aldeko iritzia sortzeko.
Merchandising-a
Salmenta-puntuan produktu bat saltzen laguntzen duten ekintzen multzoari esaten zaio. Salmenta-puntuko publizitate gisa ere ezagutzen da.
Marketin-Mixa (4 P-ak)
Marketin-mixa enpresak kontrolatu ditzakeen lau elementuak konbinatuz burutzen duen merkataritza-estrategia da: Produktua, Prezioa, Sustapena eta Banaketa.
Marketin-Mixaren Elementuak
Produktua
Erosi nahi den oro da, eta beraz, kontsumitzailearen premia bat asetzen duen oro da.
Prezioa
Eroslearen erabakietan lehenik eragiten duen marketin-aldagaia da, eta hori aztertzea funtsezkoa da.
Sustapena
Enpresak bere produktua merkatuan ezagutarazteko, enpresaren irudia indartzeko edota jendea produktua erostera bultzatzeko helburua duten tresnen multzoa da.
Banaketa
Produktua enpresatik kontsumitzailearengana eramateko egiten diren prozesu multzoa da, kontsumitzaileak produktua une eta leku egokian eros dezan.
Banaketa Kanala
Kanpoko kanala: Produktua bitartekarien bidez banatzen da. Bitartekariak handizkariak edota txikizkariak izan daitezke:
- Handizkariak: Ekoizleei produktuak kopuru handietan erosi eta txikizkariei saltzen dizkieten merkatariak.
- Txikizkariak: Kontsumitzaileei produktuak saltzen dizkietenak (dendak, etab.).