Marrazketa Teknikorako Materialak: Ezaugarriak eta Erabilerak

Clasificado en Tecnología

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,74 KB

Marrazketa Teknikorako Materialak

Papera

Papera: Mineral eta substantzia sintetikoekin egina. Urarekin garbitu, zuritu eta lehortu egiten da. Loditzen den pasta papera bihurtzen da, pasta fina bada. Aurpegiak: latza, fina, distiratsua. Paper zuriak, normalean.

Paperaren Klasifikazioak:

  • Paper zuri opakoa: Normalean zuria, batzuetan horia. Gehienbat zelulosa du, eta harekin nahasten den kotoia. Gogorra da eta erresistentzia handia du.
  • Landare-papera (begetala): Zelulosa, kotoia eta azido sulfurikoa nahastuz lortzen da. Iragazgaitza eta oso gogorra da.
  • Paper gardena (transparentea): Planoak asko erabiltzeko egokiena.
  • Paper milimetratua: Karratu milimetratuak ditu, grafikoetarako.

Paper ona: Lodia, sendoa eta gainazal uniformekoa; hezetasunari eta argiari erresistentzia diona; kolore zuria edo erdi-zuria daukana; arkatzez edo tintaz erraz margotzekoa; borratu ondoren arkatz-markarik agertzen ez zaiona.

Arkatza

Mina: Grafito hutsez, edo kaolina eta grafitoa nahastuz lortzen den masa.

Arkatza: Mina egurrezko barra baten barruan sartzean lortzen da. Margotzeko: sekzio hexagonala duen arkatza. Ezaugarriak: luzera 75 mm gutxienez, punta 6-8 mm, punta osoa 26-28 mm.

Arkatz Sailkapena:

  • Bigunak: Krokisak egiteko.
  • Erdi-bigunak: Paper zurietan margotzeko.
  • Gogorrak: Landare-paperetan margotzeko.
  • Oso gogorrak: Gainazal gogorretan marrazteko.

Erabilera: Arkatza leunki erabili, ezker-eskuin gutxi sakatuz, markarik ez uzteko.

Borragoma (Atxinga)

Marrazkian soberan eta gaizki eginda dauden lerroak borratzeko. Biguna eta flexioa, kolore argikoa. Leunki, astiro eta norabide bakarrean mugituz erabili behar da.

Erregela

Egurrez edo plastikoz egina. Laukizuzena, 2-5 mm-ko lodierakoa. 30-100 cm-ko luzera, milimetrotan grabatuta.

Eskuaira-jokoa

Eskuairaren hipotenusa eta kartaboiaren kateto handia berdinak direnean.

Konpasa

Arkuak eta zirkunferentziak egiteko tresna. Bere mina eta orratza paralelo egon behar dute, eta paperarekiko elkarzut. Minaren punta barrurantz begira egon behar da ondo marrazteko.

Lerro Normalizatuak

Lerroak egiteko egitura/lodiera ezberdinak. Industrian, plano eta marrazkietako lerroak normalizatuta daude.

Formatu Normalizatuak

Paper-orri normalizatuak. Neurriak eta posizioak mm-tan. Formatuen erreferentzia letra larriz adierazten da, eta neurria zenbakiz. A: serie printzipala…

Entradas relacionadas: