Marx eta Alienazioa: Erlijiozkoa eta Ekonomikoa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,63 KB

Hegel eta Erlijiozko Alienazioa

Hegelek jarraitzaile ugari zituen eta eskolak sortu zituen. Marxengan eragin handia izan zuena ezker hegeldarra izan zen. Haren ustez, oinarrizko errealitatea ez da arrazoia, materia baizik, eta ideiak gizakiak sortuak dira, eta ez Jainkoak errebelatuak. Gizakiak Jainkoari egozten dizkio bere ezaugarriak, baina maila gorenera eramanez. Kristautasunaren kasuan, ez da Jainkoa gizakia egiten duena, alderantziz, gizakiek sortzen dute Jainkoa.

Baina behin gizakiek Jainkoa sortuta, goi mailako izakitzat hartzen dute, eta beren burua Jainkoaren iruditzat hartzen dute, haren menpeko bihurtuz. Menderakuntza horretan gauzatzen da alienazioa, gizakiaren besterentzea, bere burua galdu eta naturari uko egiten baitio, bera ez den izaki baten mesedetan. Horrela, gizakia arrotz bihurtzen da bere buruarentzat eta izaki alienatua da. Erlijiozko alienazioa da horren lehen kausa.

Ideia hauek Marxek bereganatu zituen. Marxentzat alienazio guztien azpian dagoena alienazio ekonomikoa da. Liberazioa egoera ekonomikoa aldatuz iritsiko da. Erlijioak mundu honetatik kanpo proiektatzen du gizakia. Gainera, sufrimendua onartzea jasangarria dela dio eta apaltasuna predikatzen ditu. Horregatik, Marxentzat erlijioa droga da. Haren funtzioa langileen klasearen amets eta gogo iraultzaile guztiak lotan edukitzea da.

Alienazio Ekonomikoa

Lanean, gizakiak naturak ematen dizkion lehengaiak erabiltzen ditu. Lanaren bidez natura eraldatzen du: basoak gari-soro bihurtzen ditu edota itsasoak zeharkatzen ditu. Gizakiak natura bere premietara egokitzen du: natura gizatartu egiten du. Gizakiak bere premiak asebetetzeko naturari bere lanaren bidez aurre egiten dionean, bere burua errealizatzen du; biziraupenerako bitartekoak lortzea baino zerbait gehiago da, beraz.

Gizakiak ere lotura banaezina du lanari, baina ez zigor bibliko moduan, bere burua eraikitzeko baliabide bezala baizik. Bere lanaren ondorioz eta ekoizpen-baliabide batzuen bitartez, gizakiak produktu batzuk egiten ditu eta horrela natura eraldatuz doa. Arazoa ekoizpen-baliabide horien jabetzaren inguruan sortzen da. Bereak diren baliabide horiek beste baten eskuetara pasatzen direnean, alienazioa sortzen da.

Baina alienazioa ez da soilik ekoiztu duena galtzea: bere eskuen emaitza kendu egiten zaio eta merkatuan negoziatzen den merkantzia bihurtzen da. Langilea bera alienatzen da, ez baitu bere errealizazio pertsonala lanean lortzen. Izan ere, bere ahaleginaren emaitza, zeinetan arima guztia utzi baitu, objektu arrotz bilakatu baitzaio. Langilea bera merkantzia bilakatzen da.

Entradas relacionadas: