Marx-en Materialismo Historikoa: Gizartearen Egitura eta Dinamika

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Materialismo Historikoa Marxek garatutako teoria filosofikoa da, historiaren bilakaera zientifikoki ikertzeko bidea emango lukeena. Gizarte antolaketa eta bilakaerari buruzko hausnarketa proposatzen du, baita borroka politiko eta ideologikorako tresnak eman ere, gizarte komunista gauzatzeko helburuarekin.

Historiaren Ikusmolde Dialektiko eta Materialista

Dialektikari buruz hitz egiten duenean, Marxek errealitatea prozesu bat dela esan nahi du. Bere ustez, errealitatea era dialektikoan ari da bilakatzen. Marxen ustez, gizarte baten harremanak eta legeak ulertzeko, gizarte horren bizi-baldintza materialei, ekonomikoei eta abarri erreparatu behar zaie. Horrela, garai historiko bakoitza definitzeko, bere produkzio-moduari egin behar zaio kasu. Aro historiko bakoitza produkzio-modu batek definitzen du.

Gizartearen Egitura eta Dinamika

Azpiegitura ekonomikoa aztertzeko kontzeptu berriak proposatu zituen Marxek:

  • Produkzio-bideak: Gizakiak darabiltzan elementu material guztiak (lurrak, lehengaiak, teknologia, etab.).
  • Lan indarra: Gizakiak jarritakoa (indarra, ezagutzak, etab.).

Lana taldeka egiten da produkzio-harremanetan. Marxek hauek aztertu zituenean, produkzio-bideen eta lan indarraren artean sortzen diren harremanak aztertu zituen. Bere ustez, gizarte baten oinarria ekonomikoa da, eta horri azpiegitura deitu zion. Gizarte-harremanei Egitura Soziala deritzo. Honek gizarte-kideen arteko harreman mota esanen digu, eta ez du soilik egitura ekonomikoak osatzen.

Haren gainean gainegitura dago. Egitura juridiko eta politikoa da (egitura ideologikoa ere dei genezakeena), eta filosofia, erlijioa eta artea barne hartzen ditu. Bertako osagai guztiak Forma Ideologikoak kontsidera daitezke.

Materialismo Historikoaren arabera, produkzio-indarrak aldatu eta garatzen dira, berrikuntza teknologikoari esker. Produkzio-indarrak gehiegi garatzean (tesia), produkzio-harreman zaharrak berrien oztopo bihurtzen dira (antitesia). Hauek ongi erabili eta probesteko, produkzio-harreman berriak sortzen dira (sintesia). Orduan, aro iraultzailea hasten da, oinarri ekonomikoa, juridikoa eta ideologikoa aldatu behar direlako.

Klase Borrokaren Beharrezko Osagaiak

  • Objektiboa: Produkzio-indarren eta produkzio-harremanen arteko kontraesanak existitzea.
  • Subjektiboa: Klase-kontzientzia agertzea eta antolakuntza politikoa gauzatzea.

Entradas relacionadas: