Marx eta Engels: Klase Borrokaren Teoria eta Historiaren Analisia

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,47 KB

Marx eta Engels: Klase Borrokaren Teoria

Marx eta Engels, filosofo garrantzitsuak, gizartearen historia klaseen arteko borroka izan dela baieztatu dute. Historia, batez ere, klase edo estamentuetan banatuta egon da. Hauek desberdintzen ziren beren aberastasunaren edo ondasun materialen eskuragarritasunaren arabera. Horrela, burgesiak proletarioa zapalduko du.

Materialismo Historikoa: Historiaren Motorra

Aldeko argudio nagusia materialismo historikoa da. Historia ulertzeko erabili da, eta ikusarazi duena materiala dela. Ez dira ideiak edo kontzientzia, baizik eta lana eta betebehar materialak zehazten dutenak gizakia. Horregatik, baldintza materialak izan dira historiaren eragileak.

Klase Gatazkaren Sorrera

Historiaren motorra jabeen eta langileen arteko borroka da. Kapitalismoan, burgesia da ekoizpen-baliabideen eta salgaien jabea. Marxek zioen jabetza pribatua gizartearen erreferentzia bidegabea zela. Horrek gutxiengo bati baimena ematen zion baliabideak eta erabiltzaileak haien lanaz baliatzeko; modu honetan, klase gatazkak eta alienazioa sortuz. Hortik dator gizartearen historia klaseen arteko borroka dela.

Kontrako Ikuspegiak

Kontrako ikuspegi nagusiak hauek dira:

  • Liberalismoa: Propietate pribatua babesten zuen, oinarrizko eskubidetzat hartuz, eta ekonomia askea sustatzen zuen, merkatuan lehiakortasun askea barneratuz.
  • Darwinismo Soziala: Darwinen ideiak gizartean aplikatuz, dio gizartearen aurrerapena banako edo gizatalde batek beste batzuen gainetik lortutako arrakastaren bitartez ematen dela. Hark defendatzen zuen boterean mantentzen direnak ezaugarri onenak eta indartsuenak direla, eta ahulenen gainetik nagusitzen direla.
Egungo Egoera eta Ondorioa

Historia osoan zehar, gizakia klase sozial askotan banatu izan da, gaur egun oraindik ere mantentzen direnak. Baina egia da, denborarekin eta urteak pasatzen diren bitartean, langileen mugimenduei esker lan-munduak lorpen handiak izan dituela eta egoera askotan langileen baldintzak askoz hobeagoak direla duela hainbat urtekoekin konparatuz.

Egungo kapitalismoak, posforditarismoari esker, antolaketa hierarkiko bat izatetik, produkzioan eta lan-harremanetan malgutasun handiagoa izatera igarotzea lortu du. Horrenbestez, historia klaseen arteko borroka dela uste dut.

Entradas relacionadas: