Marx, Iraultza eta Gizarte Komunista: Klase Borroka

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,7 KB

Iraultza eta Klase Borroka Marxen arabera

Lana eta Gizarte Antolaketa

Lana ez da inoiz bakarka egiten. Langileak elkartean aritzen dira eta indarrak batzen dituzte haien lana eraginkorragoa bihurtzeko asmoz. Talde hauen antolamenduak era guztietakoak izan daitezke: tribua, estatua... Egitura hau gizonen antolakuntzaren mende dago, ez beste instantzia jainkotar baten mende.

Gizarte Klaseak eta Lehia

Gizarte baten barruko taldeen harremana ez da harmonia, lehiaketa hutsa baizik. Taldeak sortzen dira, batzuk menperatzaileak dira eta besteak menperatuak. Talde hauen arteko harremanak borroka eta esklusioa dira. Talde baten onura bestearen kalte da. Aurrez aurre dauden talde hauek gizarte klaseak dira. Gizarteko talde guztiak ez dira klaseak.

Klaseen ezaugarri erabakigarria produkzio baliabideen jabetza da. Gizarte modernoan, produkzio baliabideen jabetza burgesiaren eskuetan dago; proletargoak, gizarteko beste klaseak, ez du inongo jabetzarik. Bi klaseek etengabeko borrokan ari dira.

Kapitalismoaren Kontraesanak eta Komunismoa

Marxen ustez, produkzio-sistema kapitalistaren garapen historiko honetan, kontraesan larri batzuk daude. Kontraesan horiek sistema kapitalistaren suntsipena ekarriko dute eta produkzio modu komunista bat ezarriko da, zeinetan ekoizpen bideak denenak izango diren.

Dena dela, eraldaketa sozial eta ekonomiko hori ez da bide baketsuez gertatuko, burgesek ez baitituzte beren pribilegioak eta jabetzak utziko. Aitzitik, burgesen eta proletarioen arteko borrokaren emaitza izango da.

Proletarioen Diktadura eta Estatu Gabeko Gizartea

Trantsizio Garaia: Diktadura

Jabego burgesa deuseztatzeko, Marxek garai iragankor bat proposatu zuen, zeinetan botere politikoa proletargoaren eskuetan egongo baita. Proletarioen diktadurak kapitalismoaren azken hondakinak suntsitzea ekarriko du. Indarra erabiliz eta klase borrokaren ondorio gisa, langileen alderdiak estatuaren botere osoa hartuko du.

Estatuaren Deuseztapena

Helburua zen Parlamentuak, kate burokratikoak eta armada profesionala ezabatzea. Hau da, egitura horiek ez ziren soilik menperatu behar, baizik eta erabat ezabatu. Garaipen horren ondoren, langileek erakunde politiko bakarra edukiko lukete, beren lantokietan egindako bizitzaren ondoriozkoa. Hori izango litzateke benetako demokrazia.

Klase Gabeko Estatua

Marxek uko egin zion Estatua errealitate propio gisa ikusteari, printzipio eta funtzio bereziak zituen erakunde gisa. Gizarte kapitalistak etengabe indartu zuen Estatu sistema, merkatuaren antolamendua bateratzeko. Beraz, proletarioen diktadurako puntu praktikoak klase gabeko estatu bat sortzeko bideak azaltzen ditu.

Entradas relacionadas: