Marx Marxismoaren Teoria eta Gizarte Kapitalistaren Eboluzioa
Clasificado en Otras materias
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,87 KB
Marx eta Kapitalismoaren Fasetik Komunismorako Bidea
Karl Marxen iritziz, kapitalismoa gailurrera iristean, berak sortutako giza klaseak, proletargoak, iraultzaren bidez sozialismo fasea sortuko duela, eta ondoren, azken fasea etorriko zela: komunismoa, klase gabeko gizartea, esplotaziorik gabeko gizartea, non gizabanako bakoitzak bere esentzia oso-osorik garatzeko aukera izango duen.
Egoera horretan ez da existituko alienaziorik; ekonomi alienazioa desagertzean, beste alienazio guztien euskarria dena, beste guztiak desagertuko dira.
Historia: Klaseen Arteko Borroka
Marxek testu honetan esaten digu historia klaseen arteko borroka izan dela. Argudio horrek hainbat urtetan bere funtsa izan du. Gizartea beti egon da banatua:
- Aberatsak
- Pobreak
Haien arteko harremanak ez dira onak izan; adibidez, Frantziako Iraultzan gertatu zen bezala, herriaren egoera jasanezina zen. Berdin gertatu zen AEBko Independentzia Gerrarekin.
Kapitalismo Aurreratuak Sortutako Aldaketa: Erdiko Klasea
Baina sistema kapitalista aurreratuak aldaketa garrantzitsu bat ekarri du: bi klaseen arteko dikotomia apurtzeko klase berri bat sortzea: erdiko klasea, hain zuzen. Ezin dugu gizartea banatu bi taldetan; oraingoan gutxienez hiru taldeari buruz hitz egin behar dugu:
- Pobreak direnak
- Erdiko klasea
- Aberatsak
Beraz, gure gizartearen antolamenduari begiratuz gero, klaseen arteko borroka, Marxek uste zuen bezala, ez dago agerian; desberdintasun ekonomikoak oso nabariak dira, baina sistema kapitalistak estalki egin du borroka hori.
Langile Autonomoak eta Burgesiaren Inbertsioa
Gaur egun, badaude euren kontura lan egiten duten langileak, eta horiek, jabe txikiak sentitzen diren neurrian, ez dute beren burua salgai edo merkantzia gisa ikusten.
Marxek ere garbi aztertu zuen burgesiaren oinarria non aurkitzen zen, hau da, aberastasuna metatzean. Egia da burgesak inbertitu egiten duela etekinak ateratzeko. Burgesiaren helburua ez da karitatea egitea. Bere inbertsioekin lanpostuak sortzen ditu eta familia askori ogia ematen die, baina, argi gera bedi hori ez dela burgesiaren lehen helburua, baizik eta inbertitutako diruari etekinak ateratzea.
Komunismoa: Utopia eta Ongizate Soziala
Azkenik, komunismoa, utopia bat da, eta utopia asko bezala ideal bat. Klase gabeko gizartea, agian, lor ezinezko zerbait da, baina zalantzarik gabe, gogoratu egiten du klase arteko desberdintasunak gutxituz joatea komenigarria dela, edo beste era batera esanda, “ongizate soziala” bizitza baldintza minimo batzuk izateko mundu guztiaren eskubide bat dela. Zentzu horretan, Marxen pentsamendua oso lagungarria izan da gizartearentzat.