Marx eta Nietzsche: Gizartearen eta Erlijioaren Kritika

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

Gizarte Komunista

Marxen ikuspuntua

Marxen ustez, historia eta borroka estuki lotuta daude. Honek uste zuen borrokarik gabe ez dagoela aurrerapen historikorik. Klase borroka hau klase gabeko gizartean kokatzen da, eta kapitalismotik komunismora jauzia egiteko iraultza nahitaezkoa da. Bi klaseen arteko borrokak emango du aukera hori: proletarioen eta burgesen artekoak.

Kapitalismoa suntsitzeko, Marxek proletarioen diktadura proposatzen du. Hemen, langileek burgesek zuten botere politikoa izango dute. Botere hau lortzeko, klaseen arteko borroka eman behar zen, langileek indarra erabiliz. Behin boterea izanda, langileek ez dute boterea beraien mesederako erabiliko.

Parlamentua eta klase burukratikoak kenduko dira, eta armada profesionalaren ordez, langilez osatutako armada bat jarriko da. Langileek erakunde politiko bakarra izango dute, eta honela emango da demokrazia. Prozesu hau eta gero etorriko da komunismoa, non klase sozialak ezabatuko diren.

Nietzscheren kristautasunari kritika

Marx eta Nietzsche biak ateoak ziren eta kritika gogorra egin zioten erlijioari. Marxen ustetan, erlijioa klase menperatzaileen asmakizuna da, klase menperatua kontrolpean izateko eta iraultza saihesteko. Aldiz, Nietzscheren ustetan, erlijioa herri xehearen matxinada gisa sortu zen. Nietzscheren pentsamendua bitalismoan kokatzen da, hau da, bizitza ardatz duen filosofia korrontean. Bizitza goraipatzen du eta bizitzaren kontra egiten duen edozerren kontra egiten du.

Nietzscheren ustetan, erlijioa beldurretik sortu da. Errealitate ezinezko baten sinistean, mundu erreala eta balio bitalistak ukatu ditu. Gogor egiten dio kritika kristautasunari, izan ere, kristautasunak mundu errealaren bazterketa sortu du. Gizakia ahul eta esklabo bihurtu du kristau erlijioak. Umiltasuna, mendekotasuna... defendatu eta grinen eta bulkaden mespretxua eragin du.

Nietzscherentzat, kristautasunaren balioak dekadenteak dira, bizitza ahuldu eta gizakia multzo bat bezala jokatzea eragiten baitu. Kristauek bizitzaren idealak bekatu bihurtu dituzte, horregatik Nietzschek Jainkoaren heriotza aldarrikatuko du. Jainkoarekin batera, kristautasunak dituen balio guztien amaiera ere, erlijioak baztertutako ezaugarriak berreskuratu eta bakoitzak bere balioak ezartzeko. Kristautasunari egindako kritika mendebaldeko metafisikari egindako kritikan kokatzen da, mundu erreala eta gorputza baztertzen duen metafisikaren kritikan, zehazki.

Entradas relacionadas: