Marx eta Nietzsche: Kapitalismoa, Klaseak eta Erlijioa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,62 KB

Marx eta Kapitalismoaren Analisia

Merkantziaren Balioa

Marxek dioenez, kapitalismoaren ekoizpen sisteman dena erosi eta saldu daiteke (lurrak, abereak, etab.). Marxek bi balio bereizten ditu:

  • Erabilaren balioa: Produktu horrek gizakiaren beharretan duen lehentasuna (ura, elikagaiak, etab.).
  • Truke balioa (Merkantzia): Merkatuaren eskaintza eta eskariaren araberako balioa.

Kapitalismoan, erabilaren balioa baztertu egiten da, eta truke balioa edo merkantzia nagusitzen da.

Burgesiaren Rola

Burgesia kapitalismoaren agerpena da, Lehen Industria Iraultzarekin lotua. Burgesiaren esku dago ekoizpen bitartekoen jabetza pribatua.

Marxek dioenez, burgesia, zapaltzaile izanik, iraultzailea ere bada. Bere helburua etekinak eskuratzea da, eta horrek konpetentzia sortzen du beraien artean. Etekin handiagoak lortzeko, plusbalioa beharrezkoa da, eta horrek langileen zapalketa areagotzea dakar (soldatak jaitsiz, lan orduak luzatuz...).

Langilegoa eta Kontzientzia

Langilegoa kapitalismoaren biktima da; zapalduak dira, eta burgesia da haien zapaltzailea. Langileek beraien lana salgai dute, eta plusbalioaren balioa hartzen dute.

Marxek espero du langileengan zapaldutzaren kontzientzia piztea eta nazioarteko batasuna lortzea, kapitalismoaren hondamena ekarriz.

Nietzsche eta Erlijioaren Kritika

Erlijioaren Jatorria eta Dekadentzia

Nietzscheren ustez, erlijioa beldurretik eta gizakiak bizitzaren aurrean dituen ezintasun sentimenduetatik sortzen da. Erlijioak ez du inoiz egia esan, eta naturaz gaindiko izakiak sortuz, metafisikaren akatsak errepikatzen ditu.

Kristautasuna eta Balio Dekadenteak

Nietzsche erlijio guztien aurka agertzen da. Dioenez, kristautasuna"platonismo arrunta herrikoai" da, ahulentzat eta esklaboentzako filosofia eta morala da. Erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu:

  • Mendekotasuna
  • Obedentzia
  • Artaldearen balioak
Jainkoaren Heriotza eta Nihilismoa

Nietzscheren iritziz, Jainkoa desagertutakoan, hari atxikitako balio kristauak ere desagertu egingo dira. Jainkoaren heriotzak balio absolutuaren eta lege moral objektiboaren hondamena ekarriko du. Nietzschek dioenez: "Balioei dien arbuioa nihilismoaren ezaugarria da."

Entradas relacionadas: