Marxen Alienazioa eta Klase Borroka

Enviado por Aitortxu y clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,67 KB

Marxen Gizaki Alienatua

Puntu honetara helduta, Marxek honako hau ulertzen du gizaki alienatutzat:

  1. Bere lanaren ekoizkina

    Bere lanaren bidez eginiko produktuak berak ez diren zerbait gisa kontsideratzen dituenez, bere baitatik aldentzen da gizaki langilea, bere buruaren eta bere produktuen arteko urraketa bat jazorik.

  2. Ekoizteko jarduera

    Langileak lan egiteko bere indarra saltzen dio bera ez den beste bati, indar hori helburu lukratiboetarako erabiliko duen beste bati, hain zuzen. Gizakia jarduera produktiboaz egiten denez, bere jarduera hori beste bati saldu beharrean dagoenez gero, bere izaera ere saltzen dio gogoak ematen diona egin dezan: hori dela eta, beste pertsona baten tresna bihurtzen da.

Gauzatzea eta Deshumanizazioa

Beraz, langilea gauza bihurtzen da. Berak saltzen duen hori, bere burua, kapital bihurturik geratzen da.

Horrek gizakiaren askatasunaren ukapena adierazten du, deshumanizazioa, alegia.

Klase Sozialen Sorrera

Nagusi edo ugazabaren eta langilearen arteko giza harremanak gatazkatsuak dira, harreman horiek gauza bihurturik daude. Horrela, antagonikoak edo elkarren aurkakoak diren bi klase sozial sortzen dira: burgesia eta proletariotza.

Burgesiaren Ezaugarriak

Burgesak aurrerapenzaleak eta ekintzaileak dira, eta fede itsua dute ekonomiaren lege naturaletan eta truke askearen printzipioetan; izan ere, gizakiari aurrerabide mugagabea ireki diotelakoan daude.

Gorantz doan klasea da, eta lurrunaren eta makinismoaren bidez, ateak ireki dituzte etorkizunean mugarik gabe ekoizteko. Baina burgesia horrek klase sozial unibertsal berri bat sortuko du. Klase berri horrek jabe eta merkatari txikiak izandakoak biltzen ditu, eta langileekin gertatzen den moduan, industriaren menpe egongo da.

Proletariotza eta Klase Kontzientzia

Esan berri dugunez, Marxek bi klase sozial nagusi daudela dio; bi klase horiek dira klase-kontzientzia hartu behar dutenak, zeren beraietan islatzen baitira garbien sistema kapitalistaren kontraesanak. Proletarioen klasea honela definitzen da: antagoniko daukan klase burgesa definitzen duenaren ukazio absolutuaz.

Historia Klase Borroka Gisa

Historia bi klase sozial horien borroka dialektikoaren historian laburbiltzen da, eta bi hauen arteko kontraesana garbien agertzen dena sistema kapitalista da. Marxek bere ahalegin guztiak proletarioak kontzientziatzera bideratzen ditu, zeren uste baitu historiak klase zapaltzailearen eta zapalduaren arteko kontraesan hori gainditzeko baldintza objektiboak dakartzala.

Entradas relacionadas: