Marxen Analisia: Kapitalismoa, Klase Borroka eta Komunismoaren Utopia
Clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,58 KB
Marxen Teoria Historiko eta Soziala
Marxen iritziz, kapitalismoa gailurrera iristean, berak sortutako giza klaseak, proletalgoak, iraultzaren bidez sozialismo fasea sortuko zuen. Ondoren, azken fasea etorriko zela uste zuen: komunismoa, klaserik gabeko gizartea, esplotaziorik gabeko gizartea, non gizabanako bakoitzak bere esentzia oso-osorik garatzeko aukera izango duen.
Historia Klase Borroka gisa
Marxek testu honetan esaten digu historia klaseen arteko borroka izan dela, edo, behintzat, historia ulertzeko ezinbestekoa dela klaseen arteko gatazkak ulertzea. Argudio horrek funtsa izan du urteetan zehar: gizartea beti egon da banatuta (aberatsak eta pobreak), haien arteko harremanak ez dira onak izan, eta hainbatetan harreman horiek oso bortitzak izan dira. Bi klaseen arteko gatazkan, batzuek dena lortu nahi dute, eta ez zaie axola besteek zer duten edota nola bizi diren.
Kapitalismo Aurreratua eta Erdiko Klasea
Baina sistema kapitalista aurreratuak aldaketa garrantzitsu bat ekarri du: bi klase nagusien arteko dikotomia apurtzeko klase berri bat sortu du, erdiko klasea. Modu horretan, erdian daudenak haien gainetik daudenei begira daude eta haien bizimodu bera lortu nahi dute. Horretarako, sistema kapitalistak hainbat modutan sinetsarazi die beste taldera (aberatsenera) igarotzea posible dela lan eginez gero, dirua aurreztuz... Eta ilusio horrekin ez dute inoiz klase horren aurka egingo, eurek ere bizi-maila hori lortu nahi dutelako.
Beraz, gure gizartearen antolamenduari begiratuz gero, klaseen arteko borroka, Marxek uste zuen bezala, ez dago agerian. Desberdintasun ekonomikoak oso nabariak dira, baina sistema kapitalistak estali egin du borroka hori. Erdiko klasea ekonomia mota horren euskarria da, eta horrek esan nahi du sistema kapitalistaren amaiera ez dela etorriko klase-borrokaren bidez.
Burgesiaren Funtzioa
Marxek garbi aztertu zuen, halaber, burgesiaren oinarria non zetzan: aberastasuna metatzea. Eta, era berean, bere inbertsioekin lanpostuak sortzen ditu eta familia askori bizimodua ematen die.
Komunismoa Utopia gisa eta Marxen Ondarea
Azkenik, komunismoa utopia bat da, eta utopia asko bezala, ideal bat da. Ideal hori gizartearen ekintzarako helburu da. Klaserik gabeko gizartearen ideiak gogorarazten du klaseen arteko desberdintasunak gutxituz joatea komenigarria dela ('ongizate soziala'). Zentzu horretan, Marxen pentsamendua oso lagungarria izan da gizartearentzat.