Marxen Dialektika eta Materialismo Historikoa

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,56 KB

Dialektika: Hegel eta Marx

Dialektika: Hegelen dialektika ideien dialektika da; Marxena, berriz, errealitatearen dialektika da, mundua eta historia amaitu gabe daudelako. Hauek prozesu dialektiko batean mugitzen ari dira: tesia, antitesia eta sintesia. Tesia edozein egoera da; antitesia, egoera horri aurka egiten dion egoera bat; eta sintesia, borrokaren ondorioz sortzen den egoera berria.

Materialismo Historikoa

Dialektika mota hau ekonomia eta historia aztertzeko erabiltzen badugu, Materialismo Historikoa sortuko da. Hau horrela defini dezakegu: gizakiaren historia mugitzen duen gauza produkzio-harreman ekonomikoen multzoa da. Produkzio-harremanen multzoak egitura ekonomikoa osatzen du, eta horren gainean gizartearen gainegitura politiko eta juridikoa eraikitzen da.

Egitura Ekonomikoa eta Klase Borroka

Ekonomia hiru taldetan banatzen da: ekoizpen-bideak, ekoizpen-indarrak eta ekoizpen-jabeak. Horietan, bi eragile nagusi daude: jabe kapitalista eta ezer ez daukana, euren lanaren fruitua nola kentzen dieten ikusten dutenak. Erlijioa, artea, filosofia eta politika sistema kapitalistaren alde txarrak ezkutatzen saiatzen dira.

Iraultza Soziala eta Komunismorako Bidea

Produkzio-harremanak kontraesanean jartzen badira, iraultza soziala gertatzen da. Marxen ustez, borroka hauek historiaren motorra dira. Produkzio-modu berria aurreratuagoa da. Marx komunismorantz doa, non langileek ekoizpen-bideen jabetza pribatuaren aurka joan beharko zuten, apurka-apurka egoera soziala krisi politiko bihurtuz.

Langileen Antolaketa eta Demokrazia

Lehenengo neurria langileak antolatzea zen, horren helburua iraultza sozialista izateko. Honen bidez, Marxen ustez, ugazabek, enpresa-buruek eta burgesiak arazoak baino ez zituzten izango. Honen helburua esplotazioa murriztea zen, zeren eta bere ustez dirudunek estatua sortu zuten euren ondasunak babesteko. Marxen ideia herri-demokrazia sortzea zen.

Marxen Teoriaren Alderdi Kritikoak

  • Antropologiaren ustez, gizakia ez da homo faber bakarrik, eta mundua ez da fabrika bat.
  • Produkzio-indarrak ideologia bat izatera heldu ziren.
  • Gizakia ezin da aztertu produzitzen duen animalia bezala bakarrik; beste alde batzuk kontuan izan behar dira.
  • Historia azaltzeko ezin da bakarrik klaseen arteko borroka dela esan; beste faktore batzuk ere badaude.

Marxen Teoriaren Alderdi Positiboak

  • Gizakiaren ikuspuntu praktikoa.
  • Egoera sozialaren eta alienazioaren azterketa.
  • Gizakia gauzak aldatzeko gai dela azpimarratzea.

Entradas relacionadas: