Marxen Gizarte Teoria: Egitura eta Garapena

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,5 KB

Egitura Soziala

Azpiegitura ekonomikoaren gainean eraikitako harreman sozialak dira hauek.

Filosofoaren ustez, historia klaseen arteko borrokaren historia da. Aro guztietan bi klase daude: aberatsak eta txiroak. Kapitalismoan, langileak eta kapitalistak. Proletarioen borrokaren bidez kapitalismoa erori eta komunismoa ezarriko da, kontrakotasunekin bukatuz eta berdintasun soziala emanez.

Gainegitura Juridiko, Politiko eta Ideologikoa

Gizartearen gainetik dauden pentsamolde, instituzio eta antolaketa guztiak dira, eta bi multzotan bereiz daitezke:

  1. Gainegitura juridiko-politikoa: Batetik, indarrean dauden lege eta sistema juridikoak dira. Bestetik, antolaketa politikoa eta legeak babesteko gobernuaren tresnak.

  2. Gainegitura intelektuala: Gizarte batean dauden era guztietako pentsamoldeak: kulturalak, erlijiosoak, filosofikoak…

Gainegitura klase menderatzaileak maneiatzen du. Gizarte burges-kapitalistan, burgesiak kultura, erlijioa, filosofia eta arau moralak kontrolatzen ditu herria apal eta isilik mantentzeko. Ez badu burgesiak ideologiaren bidez lortzen, tresna juridiko-politikoak erabiliko ditu.

Marxen ustez, errealitatea aldatzeko lehenik eta behin baldintza materialak aldatu behar dira, jendearen pentsamoldea aldatzeko.

Gizartearen Garapena

Historikoki, gizarte mota aldatzeko klaseen arteko borroka eman behar da. Egoera batetik (tesia) kontrakoa eman behar da (antitesia) kontrakotasun hau gainditzeko eta gizarte mota berri bat agertzeko (sintesia). Gizarte komunista azkena izango da, ez delako kontraesanik egongo. Hor hasiko da Marxentzat benetako historia, ordura arte emandako guztia aurre-historia izanik. Kapitalismoaren krisia emateko hainbat kontraesan daude:

  1. Ez du zentzurik soziala den zerbaitek jabetza izatea.

  2. Produkzioa anarkikoa da. Ez da beharren arabera produzitzen, baizik eta kapitalistaren interesen arabera.

  3. Makinek superprodukzioa dakarte eta horrekin batera langabezia eta miseria.

  4. Kapitalisten arteko lehiak kapitalaren kontzentrazioa dakar. Horrela, geroz eta kapitalista gutxiago eta proletario gehiago dago.

Entradas relacionadas: