Marxen Humanismoa eta Alienazioa: Askatasunerako Bidea

Clasificado en Otras materias

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,55 KB

Marxen Humanismoa eta Alienazioa

Marxen Helburua: Askatasuna eta Berdintasuna

Marxen helburua gizakien berdintasuna lortzeko, langileei beren duintasuna bueltatzea eta klase sozialak desagerraraztea zen. Horretarako, baldintza material egokiak ezartzen saiatuko da, gizakiak askatasuna lor dezan. Beraz, Marxentzat filosofiak paper praktikoa eta iraultzailea du, alienazioa deuseztatzeko eta askatasunerako bidea zehazteko.

Alienazioaren Kontzeptua eta Historiaren Azterketa

Alienazioa menderakuntza egoera da, non gizakiak bere burua eta bere lanaren emaitza beste baten menpe ikusten dituen.

Marxek historia aztertuko du egungo egoerara nola iritsi garen jakiteko; izan ere, giza alienazio forma desberdinek historia osatzen dute. Analisi horretan alienazio erlijiosoa abiapuntutzat hartu arren, konturatuko da alienazio ekonomikoa beste guztien oinarria dela.

Lanaren Zatiketa eta Alienazio Ekonomikoa

Gizakiak natura eraldatzen du, bera garatu eta bere beharrak asetzeko. Baina behar horiek asetzean, beste berri batzuk sortuko zaizkio, eta horiek asetzeko ezinbestekoa izango da lanaren zatiketa. Lanaren zatiketa egitean, batzuk ekoizpenaz arduratuko dira eta beste batzuek ideiak izango dituzte; hauek etekinak lortuko dituzte.

Ekoizpenaz arduratzen direnak beste batzuen menpe sentituko dira, produktuarekiko alienaturik daudelako. Ondorioz, kapitalaren esku edo menpe dagoen merkantzia sentituko dira, saldu eta erosi daitekeena.

1. Aspektua: Objektibazioa

Sentimendu hori izango da alienazioaren 1. aspektua: Objektibazioa. Beraz, lana gizakiaren berezko ezaugarria izan beharko luke, baina derrigorrezkoa eta arrotza bihurtzen da. Langileak animalien zereginetan gustura sentituko dira (lo, jan, edan...), eta giza-zereginetan (lanean), animalia sentituko dira.

2. Aspektua: Arrotzketa

Gainera, zenbat eta gehiago ekoiztu, orduan eta pobreagoa izango da langilea, produktuaren alienazioagatik. Berak sortutako produktua balio batengatik saldu, eta erosi duen horren boterearen ikur bihurtuko da. Botere hori langileak zapaltzeko erabiliko du. Hori da alienazioaren 2. aspektua: Arrotzketa.

Alienazio Motak

Marxen arabera, bost alienazio mota nagusi daude:

  1. Alienazio ekonomikoa: Beste moten oinarria. Gizakiak bere produktua sortzen du soldata baten truke (normalean produktuaren balioarekin bat ez datorrena), eta ondorioz ekonomikoki eta pertsona bezala pobreagoa da. Lana, berezko ezaugarria izan beharko lukeena, merkantzia bilakatzen da, eta gizakia ez da lanaren jabea.
  2. Alienazio soziala (Talde pribilegiatuak): Langileen taldeek talde bat sortzen dute, eta hau bere aurka azaltzen da. Beraz, gizarte antolamendua produkzio harremanen ondorio da.
  3. Alienazio politikoa: Herritarrek beren zapaltzaileak izango direnak hautatzen dituzte. Langileak bere botere zatia ematen du, eta Estatua sortzen da. Honek, bere esku duen botere guztia erabiliko du.
  4. Alienazio filosofikoa: Egoera ukaezina eta behin betikoa dela justifikatzeko teoria filosofikoak sortzen dira (adibidez, "horrela jaio garelako dira gauzak diren bezalakoak"), burgesen pribilegioak eta interesak mantentzeko.
  5. Alienazio erlijiosoa: Zapalduta daudenek erlijioa sortzen dute (perfektu baten irudia sortzeko beharra), beste bizitza batean zoriontasuna eskuratuko dutela pentsatuz. Baina horrek kontzientzia lokartzen du, altxamendurako kontzientzia ezabatuz.

Entradas relacionadas: