Marxen Materialismo Historikoa eta Nietzschek Kristautasunari Egindako Kritika

Clasificado en Filosofía y ética

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,59 KB

10. Marxen Materialismo Historikoaren Oinarrizko Ideiak

Marxen Materialismo Historikoa

Marxek materialismo historikoan, historia, produkzio erlazioei esker mugitzen dela azaltzen du. Beraz, mundua eta historia erlazio honekin mugitzen dira. Produkzio erlazioak, langileen artean ematen diren erlazioak dira, egoera eta produkzioa kontuan hartuz. Produkzioa ezartzeko, tresnak, langileak eta jabeak beharrezkoak dira; eta produkzioaren ondorioz, produktuak lortzen dira. Produkzioa ezartzean, egitura ekonomikoa sortzen da, gizakiaren oinarria dena bereziki; eta horren kanpo gainegitura juridikoa eta politikoa gelditzen dira.

Historia Arloan Klase Sozialak

Historia arloan, garai hartan klase sozial bi ziren nagusi: alde batetik, proletalgoa (langileak) eta burgesia (jabeak). Klase sozial bi hauen artean borroka eman zen, gizartea aldatzeko helburuarekin. Beraz, historia mugitzea eragiten duen, ematen den klaseen arteko borroka da. Borroka honen ondorioz, gizarte komunista ezartzea da helburua, horrela utopia dago eta ez dago klase sozialik. Azken hau da, Marxen ustez, gizakiaren helburua.

Marxen Alienazio Ekonomikoa

Alienazioa, norberaren buruaren jabe ez izateari deritzo, hau da, norbaiten edo zerbaiten menpe egotea. Alienazio mota ezberdinak daude, baina Marxek alienazio ekonomikoa edo langileen alienazioa aztertzen du. Bere ustez, lanak modu ezberdinetan alienatzen du gizakia:

  1. Produktuarekiko alienazioa: gizakiaren lana produktuari erantsi;
  2. Alienazioa ekoizpena egiten den unean: langileak ez dira egin duten lanaren jabe;
  3. Naturarekiko alienazioa: gizakiek erlazioa dute naturarekin, lanaren bidez;
  4. Beste gizakiarekiko alienazioa: langileak, lanposturako lehiakidetzat daukiez beste langileak.

Gainera, alienazio ekonomikoarekin, merkataritza, dirua eta balioak daukate erlazioa. Eta horrez gain, aipatutako alienazio ekonomiko horrek, beste alienazio mota batzuk suposatzen ditu: alienazio politikoa, alienazio soziala eta alienazio erlijiosoa.

12. Nietzschek Kristautasunari Egindako Kritika

Nietzsche edozein erlijioaren aurka dago, erlijioek ez dutelako inoiz egiarik esan. Erlijioa, beldurretik sortzen da, bizitzaren aurrean gizakiak sentitzen duen ezintasun sentimendutik. Erlijioa, ahulentzat da eta balore dekadenteak proposatzen ditu, hau da, senaren eta bizitzaren aurkako sentimenduak, adibidez: obedientzia. Nietzschek, kristautasunari egindako kritika, Anticristo obran egin zuen. Bertan, erlijioa ahula denez, oztopo bat dela esaten du, gizakia, gizaki moduan garatzeko. Izan ere, gizakiak beldurrez jokatzen du; grinak, senak ukatzen duelako. Bere iritziz, hau ekiditzeko, Jainkoa hil egin behar da; heriotza honen ondorioz, gizakia mundu honetan oinarrituko da. Eta heriotza honekin eta Jainkoa desagertzearekin, bere baloreak ere desagertzen dira; eta ondorioz, nihilismoa sortzen da, noraeza. Gainera, Jainkoa bizitzaren kontrakoa da, beraz ukatu egin behar da. Eta horretarako, ateismoa aldarrikatu behar da, horrela gizakiak Jainkoaren lekua hartzeko. Aipatutako nihilismo hori eman zenean, gizakiak jarrera bi hartu zuten: alde batetik, arriskutsua zela noraezean egotea, baloreak galtzen diralako; eta bestalde, txalogarria zela, egoera horretatik irteteko gizaki berri batek zerbait egin behar duelako. Gizaki berriaren ondorioz, supergizakiaren teoria sortu zen; eboluzioaren teorian oinarrituta zegoena. Teoria honen bidez azaltzen zen, supergizakia hoberantz egiteko prozesua zela.

Entradas relacionadas: